Getxok bisitatuko du Mojategi zapatuan

2022/11/09 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako seigarren jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Getxo B hartuko dute Mojategin.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko du getxoztarren kontra zapatu arratsaldean, 16:30eatik aurrera. Ez da denboraldi gozoa izaten Leer más…

Azken minutuetan ihes egin dio partiduak Kanpanzar Arrasateri

2022/11/07 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Nafarroa aldean izan dira asteburu honetan, zapatu arratsaldean BRT Menditarrak  taldearen kontra neurtu baitzituzten indarrak Lekarozen.  Sailkapenari erreparatuz, neurketa parekatua aurreikusten zen, eta pronostikoak bete egin ziren.  Norgehiagoka orekatuta egon zen amaierara arte eta, azken hamar minutuetan egindako entseguei Leer más…

Berdinketa berri bat Kanpanzar Arrasaterentzat

2022/10/30 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko hirugarren partidua jokatu dute asteburu honetan, bigarrena zaleen aurrean eta, orain direla aste batzuk Mojategin Durangoren kontra gertatu bezala, oraingoan ere emaitza berdinketa izan da.  Laugarren jardunaldiaren baitan, gogoratu beharra dago estreinaldiko jardunaldian Getxon jokatu beharreko Leer más…

Denboraldiko lehen garaipena egongo da jokoan Mojategin

2022/10/25 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Artxiboa Iragan asteburuan Uni Bilboren kontra jokatu beharreko partidua atzeratu eta gero, asteburu honetan izango dira aurrez aurre Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak eta bilbotarrak Mojategin.  Norgehiagoka zapatuan jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan denboraldiko aurreneko garaipena izango da jokoan. Izan ere, azken bi sailkatuak Leer más…

Atsedenaldi jardunaldia asteburu honetakoa ART-ko talde gehienentzat

2022/10/20 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atseden izango dute, eta salbuespen bakarrak Bastida Akademiak babesten duen Errugbi Eskolarena izango da.  Gauzak horrela, larunbatean 14 urtez azpiko neska-mutikoek Gasteizen izango den topaketan hartuko dute parte.  Gamarra, goizeko 11:00etatik aurrera, nor baino nor arituko Leer más…

Elorriotik esku hutsik etorri da Kanpanzar Arrasate

2022/10/16 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Artxiboa Denboraldiko bigarren partiduan ere ezin izan dute ikasturteko aurreneko garaipena eskuratu Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, eta esku hutsik etorri dira Bizkaia aldetik.  Zapatu arratsaldean Julen Barrutiaren mutilek Elorriori egin zioten bisita eta, norgehiagoka parekatuan, etxekoak nagusitu ziren 27-10eko emaitzarekin.  Hamargarren minutua bete eta Leer más…

Elorriori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek, eta neskek Durango hartuko dute Mojategin

2022/10/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan Liga txapelketa berdinketa batekin estreinatu ostean, 29-29 berdindu zuten Mojategin Durangoren kontra, asteburu honetan etxetik kanpo aritzea egokituko zaie Arrasate Errugbi Taldeko seniorrei.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Elorriori egingo dio bisita zapatuan, 17:00etatik aurrera, eta bertan denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko Leer más…

Puntuen banaketa liga estreinaldian Mojategin

ISEI BARBERO / Argazkiak: R. Santa Cristina Asteburu honetan 2022-2023 denboraldiari ekin diote Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek –Liga iragan asteburuan jarri zen martxan, baina Elorrion jokatu beharreko partidua atzeratzea adostu zuten bi aurkariek- eta, domekan Mojategin, Durangoren kontra jokatutako estreinaldiko norgehiagokan puntuen banaketa izan zen (29-29). Aurreikusten zen bezala, indarrak Leer más…

Zaleen aurrean ekingo dio ligari Kanpanzar Arrasatek

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek 2022-2023 denboraldia estreinatuko dute.  Euskal Ligako 1. Mailako aurreneko jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Durango hartuko du Mojategin.  Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehia domeka eguerdian jokatuko da, 12:30ean hasita. Euskadiko Errugbi Federazioak bi multzotan banatu ditu Euskal Leer más…