eta, orduantxe, Madrilgo “Cisneros” errugbi taldeko jokalarik ohi Jesus Jauregik, atletismo sailaren laguntzaz, Arrasate Errugbi Taldea sortzea proposatu zuen.

Hastapen garai horietan, 70ko hamarkadan, dozena erdi bat pertsona hasi ziren “deporte viril” bezala ezagutzen zen kirol sutsua praktikatzen. Lehen asanblada egin orduko, 28 laguneko taldea osatua zegoen kirol honen edertasunaz gozatzeko gogoz.

 

Tramite burokratiko guztiak beteta, Arrasate Errugbi Taldearen estreinaldiko denboraldia 1972-1973 bitartekoa izan zen, non laugarren posizioan sailkatu zen. Ekipoa 34 jokalariz osatua egon zen, 22 urteko batez besteko adinarekin. Bitxikeri gisa, esan beharra dago taldearen kamiseta berdea izan zela, prakak txuriak eta aurreko bi koloretakoak galtzerdiak.

Ordurako baziren beste errugbi talde batzuk inguruan eta, denboraldi horretan, Atletiko San Sebastian zortzigarren postuan sailkatu zen Liga Nazionalean. Bigarren mailan ez zegoen euskal talderik, eta, Gipuzkoako txapelketan, hauek izan ziren lehenengo lau ekipoak: Hernani CR, Irun, S.D Anoeta eta J.D. Mondragon, egungo Arrasate Errugbi Taldea.

1973-1974 denboraldian, jubenil mailako lehenengo taldea jaio zen klubaren baitan, eta, estreinaldiko denboraldi horretan, laugarren postuan amaitu zuen liga txapelketa. Senior mailakoak, aldiz, bigarrenak izan ziren, mailaz igotzeko zorian izan zirela.

Egunetik egunera, Arrasate Errugbi Taldeak aurrerapausoak ematen jarraitzen zuen eta, 1975-1976 denboraldian, klubak arropa berria estreinatu zuen. Egungoa bezala, orduko kamiseta txuria izan zen, marra moreekin, prakak, beltzak; eta galtzerdiak ere zuri-moreak.