Xabier Gardoki: “Maritxu-oste bat izateko, nahikoa eta soberan egin dugu”
Errugbian, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ARTren senior mailako taldeak zapatuan, Maritxu Kajoi Egunaren biharamunean. 33-13 menderatu zuen Baztan taldea.
Errugbian, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ARTren senior mailako taldeak zapatuan, Maritxu Kajoi Egunaren biharamunean. 33-13 menderatu zuen Baztan taldea.
Julen Barrutiaren mutilek Baztan hartu zuten zapatu arratsaldean Mojategin eta, partidu oso lehiatuan, azkenean 33-13 nagusitu ziren.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, hitzordua Seber Altuben izan zen eta, bertan, klub zuri-moreko kide gehienak bildu ziren argazki saioa burutzeko.
Elorrioren kontrako kanporaketako bi partiduak galdu eta gero, Julen Barrutiaren mutilak ikasturte honetako ibilbidearen amaierara heldu dira, pozik egoteko moduko lana eginda. Larunbat arratsaldean San Roken jokatutako neurketan etxekoak 43-26 nagusitu egin ziren.
Mutilek finalerdietako bueltako partidua jokatuko dute larunbatean (18:00), Elorrion, pasa den asteburuan bizkaitarren kontra etxean galdu eta gero. Neskak ere San Roken arituko dira, bi ordu lehenago (16:00), amaiera faseko lehen kanporaketako joanekoan, Durangoren aurka. Beteranoek orain direla aste batzuk zendutako Miguel Angel Arana izango dute gogoan, lagunartekoarekin.
Julen Barrutiaren mutilek joaneko partidua jokatu zuten, zapatua arratsaldean, Mojategi Elorrioren kontra eta, tamalez, bizkaitarrak nagusitu egin ziren 18-35eko emaitzarekin. Neskek ligako azken partidua irabazi zuten Getxon eta, modu honetan, bigarren postuan amaitu dute sailkapen fasea.
Julen Barrutiaren mutilek ligako txapeldun Elorriori egingo diote aurre, arratsaldeko 16:30eatik aurrera. Neskek etxetik kanpo jokatuko dute sailkapen faseko azken jardunaldian,
Joseba Zabalak zuzendutako taldeak 57-21 nagusitu zen, zapatuan, Durangoren kontra Zornotzan jokatutako partiduan. Sailkapen faseko azken jardunaldian Getxon jokatuko dute. Mutilek Elorrio izango dute aurkari igoera faseko kanporaketan.
Hitzordua zapatu arratsaldean izango da, Zornotzako Larrea kiroldegian 16:30ean hasita, eta bertan Geurea RT-k bigarren postua sendotzea bilatuko du.
Ligako azken partiduan Elorrion galdu eta gero, eta Getxo eta Atletiko San Sebastianen arteko norgehiagoka jokatzeke dagoela, sarrailagileak hirugarren edo laugarren postuan sailkatuko dira. Neskek Gipuzkoa Sortzen hartu dute mendean, eta Pirolitikak Valladoliden izan dira.