2022/10/20 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atseden izango dute, eta salbuespen bakarrak Bastida Akademiak babesten duen Errugbi Eskolarena izango da.  Gauzak horrela, larunbatean 14 urtez azpiko neska-mutikoek Gasteizen izango den topaketan hartuko dute parte.  Gamarra, goizeko 11:00etatik aurrera, nor baino nor arituko dira Gaztedi, Atletiko San Sebastian, Zarautz eta Eibarrekin batera. 

Igandean 10 eta 12 urtez azpikoen txanda izango da.  Ohi bezala, 10:30ean hasita, entrenamendu saioa burutuko dute Mojategin.  Esan bezala, gainontzeko taldeek, inklusiboa barne, ez dute hitzordurik izango asteburu honetan.


0 comentarios

Deja una respuesta