XXVI. Garagardo Azokarako atzera-kontua hasi da

Herriko plazako karpak ostegunean zabalduko ditu ateak. Ohi bezala, era guztietako artisau garagardoak izango dira, azken urteetako eskaintza gastronomikoarekin: Saltxitxak, txerri ukondoa eta oilaskoa, besteak beste. Musika ez da faltako eta, zapatuan, II. Errugbi Txapelketa Herrikoia izango da Mojategin.

Ustekabea eta nahasmena

Arrasate Rugby Taldeak (ART) bere harridura eta nahasmena adierazi nahi ditu Garagardo Festaren antzeko ezaugarriak dituen ekitaldi bat gure ohiko jaiaren aurreko asteburuan ospatuko dela jakin ostean.