ART-ko urte amaierako jaiak 100 lagunetik gora bildu ditu

ISEI BARBERO | Argazkiak: Ramon Barrutia Arrasate Errugbi Taldeko urte amaierako festa arrakastatsua izan da oso aurten, asteazkenean, Mojategin, 100 lagunetik gora bildu baitzituen; 140, hain justu ere. Julen Barrutiaren gidaritzapean, Mojategin bildutakoek primeran pasa zuten kirol zuzendari zuri-moreak prestatutako ariketa eta jokoekin eta, ondoren, bapo bete zuten sabela hirugarren Leer más…

Hitzordu bikoitza zapatu honetarako Mojategin

2022/12/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak:  Artxiboa Asteburu honetan galtzak bete lan izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak, klubeko ekipo guztiek salto egingo baitute berdegunera.  Ohi bezala, zapatuan izango dira hitzordurik gehienak, tartean senior mailako gizonezko zein emakumezkoenak, biek jokatuko dute Mojategin. Euskal Ligako sailkapen faseko azken jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Leer más…

Bilbotik denboraldiko lehenengo garaipena ekarri du Kanpanzar Arrasatek

2022/12/11 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu dute, zapatu honetan, Bilboko El Fango errugbi zelaian, jokatutako partiduan.  Euskal Ligako 1. Mailako bederatzigarren jardunaldiaren baitan Julen Barrutiaren mutilek Uni Bilbori egin zioten bisita eta, oraingoan bai, egindako lanak saria ekarri zion talde arrasatearrari, Leer más…

Uni Bilbori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek

2022/12/6 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan etxean kategoriako lider Elorrioren kontra galdu eta gero, larunbat honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek aukera berri bat izango dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratzeko.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea Bizkaia aldera joango da eta, 14:00eatik aurrera, Uni Bilbori egingo dio aurre El Leer más…

Elorriok lidergoa berretsi du Mojategin

2022/12/4 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Aurreikuspenak bete egin dira eta kategoriako lider, Elorrio, nagusitu egin da egungo azken sailkatuaren zelaian.  Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak eta bizkaitarrak aurrez aurre izan ziren Mojategin zapatu arratsaldean, eta bisitariek aurtengo denboraldia biribiltzen jarraitu zuten.  Azken emaitza 5-31 izan zen Elorrioren Leer más…

Elorrio liderrak bisitatuko du Mojategi zapatu honetan

2022/12/1 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Astebeteko etenaldiaren ostean Euskal Ligako 1. Maila martxan jarriko da berriro ere eta, zortzigarren jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek kategoriako lider Elorrio hartuko dute Mojategin.  Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan Julen Barrutiaren mutilek denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko dute. Leer más…

Berriro ere Kanpanzar Arrasatek ezin izan du lana biribildu

2022/11/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Igor Otadui Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek porrot berri bat jaso dute, oraingo honetan Durangori egindako bisitan.  Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek elkarren artean neurtu dituzte indarrak zapatu arratsalde honetan Arripausuetan eta, markagailuak hainbat gorabehera izan dituen neurketan, azkenean etxeko taldea nagusitu da 37-18ko emaitzarekin. Lehenengo kolpea Leer más…

Durangori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek

2022/11/16 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako zazpigarren jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Durangori egingo diote bisita.  Barrutiaren mutilek oraindik ez dakite zer den irabaztea aurtengo denboraldian, gauzak horrela, azken asteetako joera negatiboa eten eta ikasturteko aurreneko garaipena etxera Leer más…

Kanpanzar Arrasate berriro ere esku hutsik geratu da

2022/11/12 | Isei Barbero / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Liga txapelketako bigarren itzuliari porrotarekin ekin diote Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Julen Barrutiaren mutilek Getxo hartu dute Mojategin zapatu arratsalde honetan eta, berriro ere gutxigatik izan bada ere, sarrailagileek ezin izan dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu.  Norgehiagoka parekatu batean getxoztarrak nagusitu Leer más…