Errugbi partidu batek hiru zati ditxuen moduan, hiru balixo ordezkatzen ditxu ARTek
TALDIEN HASTEN DANA TALDIEN BUKATZEN DALAKO
Danon ARTien ez bada, ez da izengo. Hemen ez dau Messirik, ez dau Ronaldorik. Taldia da gure izarra, gure oinarrixa, errugby eskolatik hasi eta beteranuetara. Zabala da errugby zelaixa, luzia, eta danondako lekua dau hemen. Ez da ondo geraketako diskursue, ez die berba ponpoxuek, danondako lekue itxia beti izen da gure lehentasuna eta aurrerantzien horrek ez dau aldatuko.
EZBERDINTZEN GAITXUENAK INDARTZEN GAITXUELAKO
Arrasaten jaixo arren Debagoienien errotzia gurako ginukien proiektua da guria. Errugbixa gure bailarako herrixen arteko zubixe izen ahal dala sinistute gaz, baloia esku batetik bestera ibiltten dogun moduen, herriz herri be loratu daixen errugbixan hazixe. Errespetua eta alkarren arteko zaintza da gure iparrorratza, eta pertsona moduan garatzeko tresna oso eraginkorra dala argi daukou. Are gehixau gure kirolien. Inklusiñua moduko berbak bogan jarri dien garaixotan, ARTek aspalditxik dauko bere ADNian ezberdintzen gaitxuenak indartzen gaitxuela, aniztasunak batzen gaitxuela. Hamabost jokalarixok bat garen moduan, danok garelako bat ARTen.