Arrasate Rugby Taldea
  • KLUBA
    • GURE HISTORIA
    • BABESLEAK
    • danon ARTien
  • TALDEAK
    • EGUTEGIAK
    • KLASIFIKAZIOAK
  • EGIN BAZKIDE
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA

aurrerabegira

ART-ko neskek geldiezin jarraitzen dute

Lehenengo jardunaldian atzeratutako partidua jokatu zuten zapatu arratsaldean, Hernanin, 10-75 nagusituz. Honezkero lidergoan da Geurea RT. Mutilek Durangori egin zioten bisita eta, tamalez, esku hutsik bueltatu ziren 30-24 galdu eta gero.

Por aurrerabegira, hace 50 mins49 mins

Durango eta Hernani izango dituzte geraleku ART-ko senior mailako taldeek

Biek ala biek zapatuan izango dute hitzordua: 16:00etatik aurrera, mutilek Durangori egingo diote aurre Arripausuetan; Ordubete beranduago, 17:00etan, neskek Landaren jokatuko dute Hernaniren kontra, lehenengo jardunaldian atzeratutako partidua.

Por aurrerabegira, hace 3 días3 días

Onenen artean kokatzeko baliagarria den garaipena erdietsi du Kanpanzar Arrasatek

Norgehiagoka lehiatuan, Julen Barrutiaren mutilek orain arte porrotik jaso gabe zegoen Uni Bilbo hartu dute mendean Mojategin. azken unean lortutako entseguari esker. Neurketa parekatua izan da oso baina, azkenean, etxekoak nagusitu egin dira 33-31eko emaitzarekin. Neskek ere euren partidua irabazi egin dute, 0-122, Errioxan.

Por aurrerabegira, hace 1 semana1 semana

Uni Bilboren kontra denboraldiko hirugarren garaipena bilatuko du Kanpanzar Arrasatek

Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da Mojategin, 16:00etan hasita. Egun berean, baina 15:00etan, Geurea RT-ko neskek Errioxari egingo diote bisita.

Por aurrerabegira, hace 1 semana1 semana

Asteburu biribila ART-ko senior mailako taldeentzat

Mutilek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuten Getxon, XX-XX, eta neskek erakustaldia eskaini zuten etxean, Uribealdearen kontra, ikasturteko estreinaldiko partiduan (80-0).

Por aurrerabegira, hace 2 semanas2 semanas

Elorrion eta Uribealdearen kontra estreinatuko dute denboraldia ART-ko neskek

Iazko titulua berresteko helburuarekin ekingo dio ikasturte berriari Geurea RT-k, iazko bidelagun berberek osatuko dutela ekipoa. Hitzordua zapatu arratsaldean izango da, 16:30ean hasita. Egun eta ordu berdinean, senior mailako mutilek ligako bigarren garaipena bilatuko dute Getxon.

Por aurrerabegira, hace 2 semanas2 semanas

Herensugeak Katalunia aldean izan dira

L´Hospitalet Llobregat herrian, Beltvitge errugbi zelaian, lagunareko partidua jokatu dute bertako beteranoen taldearen kontra.

Por aurrerabegira, hace 3 semanas3 semanas

Jokalari berriak baina helburu berberak ditu Geurea RTk denboraldi honetarako

Zapatu honetan, urriak 17, jokatuko dute ligako lehen partidua, Uribealdearen aurka.

Por aurrerabegira, hace 3 semanas3 semanas

Xabier Gardoki: “Maritxu-oste bat izateko, nahikoa eta soberan egin dugu”

Errugbian, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen ARTren senior mailako taldeak zapatuan, Maritxu Kajoi Egunaren biharamunean. 33-13 menderatu zuen Baztan taldea.

Por aurrerabegira, hace 4 semanas4 semanas

Markagailua iraulita, denboraldiko lehenengo garaipena erdietsi du Kanpanzar Arrasatek

Julen Barrutiaren mutilek Baztan hartu zuten zapatu arratsaldean Mojategin eta, partidu oso lehiatuan, azkenean 33-13 nagusitu ziren.

Por aurrerabegira, hace 4 semanas4 semanas

Navegación de entradas

1 2 … 47 Siguientes
ARRASATE RUGBY TALDEA 2022 | 50.URTEURRENA