ISEI BARBERO | Argazkiak: Ramon Barrutia

Arrasate Errugbi Taldeko urte amaierako festa arrakastatsua izan da oso aurten, asteazkenean, Mojategin, 100 lagunetik gora bildu baitzituen; 140, hain justu ere. Julen Barrutiaren gidaritzapean, Mojategin bildutakoek primeran pasa zuten kirol zuzendari zuri-moreak prestatutako ariketa eta jokoekin eta, ondoren, bapo bete zuten sabela hirugarren zatian. Ona izan den oso urtea amaitzeko modurik onena.


0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *