Markagailua iraulita, aurrerapauso garrantzitsua eman du Kanpanzar Arrasatek

2023/3/26 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina – Belen Aranbarri Zapatu arratsaldean sailkapen buruko bi aurkari izan ziren aurrez aurre Mojategin, multzoko lider BRT Menditarrakek bisitatu baitzuen bigarren sailkatuaren zelaia.  Aurreikuspenak betez, zelai arrasatearrera gerturatutako zaleek lehia parekatua ikusi ahal izan zuten eta, azkenean eta emozioz beteriko norgehiagokan, Leer más…

Lidergoa egongo da jokoan Mojategin

2022/2/23 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Hitzordu garrantzitsua izango da Mojategin asteburu honetan, multzoko liderra eta bigarren sailkatua aurrez aurre izango baitira zelai arrasatearrean.  Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek BRT Menditarrak talde nafarraren kontra neurtuko dituzte indarrak zapatuan, 16:30etan hasita.  Bisitariek bost puntuko abantaila dute sarrailagileekiko, hortaz, Barrutiaren mutilek irabaziz Leer más…

Aurrerapauso garrantzitsua eman du Kanpanzar Arrasatek

2023/2/12 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Urrearen balioa duten puntuak eskuratu dituzte Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, zapatuan, Mojategin,Uni Bilbo garaituta.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak, denboraldiko partidurik biribilenetakoa eginez, 43-12 nagusitu zen, Mojategira gerturatutako zaleen gozamenerako.  Modu honetan, talde zuri-moreak Bilbokoa aurreratu du sailkapenean eta, honezkero, bigarrena Leer más…

Uni Bilboren bisitarekin berrekingo dio ligari Kanpanzar Arrasatek

2023/2/8 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Astebeteko etenaldiaren ostean, iragan jardunaldian atsedenaldia eduki zuten, asteburu honetan liga txapelketari berrekingo diote Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Bigarren faseko bosgarren jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Uni Bilbo hartuko du Mojategin.  Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan talde Leer más…

Zornotzan irabazita, sailkapen burura egin du salto Kanpanzar Arrasatek

2023/1/29 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek jaitsiera faseko hirugarren partidua jokatu dute asteburu honetan eta, Zornotzan irabazita, sailkapen burura eman dute jauzia.  Norgehiagoka parekatuan, Julen Barrutiaren mutilak 24-29 nagusitu ziren zapatu arratsaldean, hein handi batean, taldeko “zakur zaharren” ekarpenari esker. Norgehiagoka parekatua aurreikusten zen Larrea Leer más…

Zornotzara joango da asteburu honetan Kanpanzar Arrasate

2023/1/26 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Jaitsiera faseko azken jardunaldian Mojategin egungo azken sailkatu Atletiko San Sebastian mendean hartu eta gero, asteburu honetan etxetik kanpo jokatzea egokituko zaie Arrasate Errugbi Taldeko seniorrei.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak sailkapen zuloko beste talde bati egingo dio bisita, azkenaurreko sailkatu Zornotzako Urgozori, Leer más…

Hitzordu bikoitza asteburu honetarako Mojategin

2023/1/13 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeak hitzordu bikoitza izango du Mojategin, gizonezko zein emakumezkoen taldeek etxean jokatuko baitute.  Julen Barrutiaren mutilek Atletiko San Sebastiani egingo diote aurre zapatuan, 16:30ean hasita.  AGT Arrasate/Eibarreko neskek, berriz, La Unicaren kontra neurtuko dituzte indarrak igandean, 12:00etatik aurrera. Jaitsiera Leer más…

Porrotarekin ekin dio bigarren faseari Kanpanzar Arrasatek

2023/1/8 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek ez dute modurik onenean hasi denboraldiko bigarren zatia, estreinaldiko partiduan, domeka honetan Baztanen jokatutakoan, esku hutsik geratu baitira.  Julen Barrutiaren mutilak bizirik egon dira partidu osoan zehar, eta aukeraren bat edo beste eduki dute markagailuan aurretik jartzeko.  Azkenean, tamalez, Leer más…

Baztanen ekingo dio bigarren faseari Kanpanzar Arrasatek

2023/1/5 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasea jarriko da martxan eta, estreinaldiko jardunaldian, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Nafarroa aldera joango dira.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Baztanen jokatuko du aurreneko partidua, igandean, hilak 8, eguerdiko 12:00etan hasita. Bi partidu irabazita eta denboraldiko Leer más…