Goiz pasa eder egin dute ART-ko kideek

2023/5/15 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Larunbatean, Musakola auzoko San Isidro jaien baitan eta Herensugeek antolatuta, Arrasate Errugbi Taldeko kideek topaketa egin zuten.  Mojategin klubeko talde ezberdinetako jokalariak batu ziren, eta goiz ederra pasa zuten gehien gustatzen zaien kirola praktikatzen.  Goiz osoan zehar giroa paregabea izan zen Leer más…

Garaipena eta lidergoarekin agurtu du denboraldia Kanpanzar Arrasatek

2023/4/2 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia Irribarretsu amaitu dute 2022-2023 denboraldiko bigarren fasea Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, zapatuan Uni Bilbori irabazita, multzoko lidergoa eskuratu baitute ikasturteko azken jardunaldian.  Aurreikuspenak betez, El Fango errugbi zelaian jokatutako partiduan indarrak parekatuta egon ziren, batez ere bigarren zatian, baina talde arrasatearra eraginkorrago Leer más…

Bilbon agurtuko du denboraldia Kanpanzar Arrasatek

2023/3/29 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasearen azken jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Bilbora joango dira.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak El Fangon jokatuko du zapatuan, 17:30ean hasita, Uni Bilboren kontra, eta bertan ikasturtea garaipen batekin amaitzea Leer más…

Zornotzakori irabazita, lidergoan jarri da Kanpanzar Arrasate

2023/3/12 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek beste urtebetez jarraituko dute Euskal Ligako 1. Mailan, asteburu honetan Zornotzako Mojategin mendean hartuta, matematikoki salbazioa lortu baitute.  Julen Barrutiak zuzendutako taldea 41-20 nagusitu zen zapatuan jokatutako norgehiagokan eta, modu honetan, multzoko lidergoan kokatu da 29 punturekin, Leer más…

Zornotzakok bisitatuko du Mojategi denboraldiko etxeko azken partiduan

2023/3/8 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan jaitsiera faseko zortzigarren jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek azken sailkatu Zornotzako hartuko dute Mojategin, zuri-moreentzat denboraldi honetako etxeko azken partidua izango dena.  Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Leer más…

Donostiatik garaipen berri bat ekarri du Kanpanzar Arrasatek

2023/3/5 | ISEI BARBERO / Argazkiak:  @AtleticossR Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak bolada onean murgilduta daude, eta hori berriro ere agerian geratu da asteburu honetan.  Barrutiaren mutilak Donostiara joan ziren zapatuan eta, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Atletiko San Sebastiani egin zioten aurre.  Donostiarrak azkenaurreko sailkatuak izanik, talde zuri-morea zen faborito lehia honetarako Leer más…