2023/05/11 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Artxiboa
Asteburu honetan San Isidro jaiak ospatuko dira Musakola auzoan eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko beteranoek lagunarteko partidua antolatu dute zapatu arratsalderako. Mojategin, Herensugeekin batera, klubeko kide ezberdinak elkartuko dira –neskak, amak eta seniorrak- eta, 17:00etatik aurrean, lagunarteko partidua jokatuko dute.
Honako hau, baina, ez da izango asteburuko hitzordu bakarra, egun berean, baina goizeko 10:00etan hasita, Bastida Akademiako 14 urtez azpiko taldeak Zarautzen partidu erabakigarri jokatuko baitu. Gogoratu beharra dago infantil mailako neska-mutilek Eibar eta Mutrikurekin batera partekatzen dutela ekipoa.

0 comentarios