Hitzordu bikoitza zapatu honetarako Mojategin

2022/12/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak:  Artxiboa Asteburu honetan galtzak bete lan izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak, klubeko ekipo guztiek salto egingo baitute berdegunera.  Ohi bezala, zapatuan izango dira hitzordurik gehienak, tartean senior mailako gizonezko zein emakumezkoenak, biek jokatuko dute Mojategin. Euskal Ligako sailkapen faseko azken jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Leer más…

Berriro ere Kanpanzar Arrasatek ezin izan du lana biribildu

2022/11/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Igor Otadui Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek porrot berri bat jaso dute, oraingo honetan Durangori egindako bisitan.  Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek elkarren artean neurtu dituzte indarrak zapatu arratsalde honetan Arripausuetan eta, markagailuak hainbat gorabehera izan dituen neurketan, azkenean etxeko taldea nagusitu da 37-18ko emaitzarekin. Lehenengo kolpea Leer más…

Kanpanzar Arrasate berriro ere esku hutsik geratu da

2022/11/12 | Isei Barbero / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Liga txapelketako bigarren itzuliari porrotarekin ekin diote Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Julen Barrutiaren mutilek Getxo hartu dute Mojategin zapatu arratsalde honetan eta, berriro ere gutxigatik izan bada ere, sarrailagileek ezin izan dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu.  Norgehiagoka parekatu batean getxoztarrak nagusitu Leer más…

Atsedenaldi jardunaldia asteburu honetakoa ART-ko talde gehienentzat

2022/10/20 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atseden izango dute, eta salbuespen bakarrak Bastida Akademiak babesten duen Errugbi Eskolarena izango da.  Gauzak horrela, larunbatean 14 urtez azpiko neska-mutikoek Gasteizen izango den topaketan hartuko dute parte.  Gamarra, goizeko 11:00etatik aurrera, nor baino nor arituko Leer más…

Elorrioren kontra atzeratutako partidua jokatuko du asteburu honetan Kanpanzar Arrasatek

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetarako atsedenaldia programatuta zegoen Euskal Ligako 1. mailan, horregatik, etenaldi horretaz baliatuko dira Kanpanzar Arrasate eta Elorrio bere garaian, Covid-19 kasuak tarteko, atzeratutako partidua jokatzeko.  Gauzak horrela, zapatu arratsaldean, 16:00etatik aurrera, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak aurrez aurren izango dira San Roke errugbi zelaian, Elorrion. Denboraldiko Leer más…

Atletiko San Sebastianen kontra bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko da Kanpanzar Arrasate

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Astebeteko etenaldiaren ostean baloia berriro ere jokoan jarriko da asteburu honetan eta, Euskal Ligako 1. Mailako zazpigarren jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Atletiko San Sebastian hartuko dute Mojategin.  Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan Julen Barrutiaren mutilek azken jardunaldietako bolada onari Leer más…

Aurkari zuzenari egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek

ISEI BARBERO – Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek laugarren garaipena jarraian bilatuko dute, denboraldiko bosgarrena, eta, horretarako, aurkari zuzenari egingo diote bisita.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea Logroñora joango da zapatuan eta, 18:30eatik aurrera, sailkapenean bere atzetik dagoen Errioxari egingo dio aurre. Esan bezala, iragan asteburuan Kanpanzar Leer más…

Uni Bilbok bisitatuko du Mojategi asteburu honetan

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bosgarren jardunaldia jokatuko da eta , honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Uni Bilbo hartuko dute Mojategin.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea bolada onean murgilduta dago, izan ere, jokatutako azken bi partiduak irabazi ditu.  Modu honetan, bilbotarren aurka eta Leer más…