Arrasate Errugbi Taldeak denboraldi berriko ekipoen aurkezpena egin du
Azken urteetako ohiturari eutsiz, hitzordua Seber Altuben izan zen eta, bertan, klub zuri-moreko kide gehienak bildu ziren argazki saioa burutzeko.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, hitzordua Seber Altuben izan zen eta, bertan, klub zuri-moreko kide gehienak bildu ziren argazki saioa burutzeko.
Julen Barrutiaren mutilei bost partidu baino ez zaizkie geratzen sailkapen fasea amaitzeko eta, momentuz, tinko eusten diote bigarren postuari. Larunbat honetan, 16:45ean, Durangori egingo diote bisita. Senior mailako neskek atsedenaldia izango dute, eta amen taldea Donostian izango da.
Joseba Zabalak zuzendutako Geurea RT-k egungo lider Gaztediri egingo dio bisita zapatuan (16:00) eta, irabaziz gero, lehen postua eskuratuko du. Egun berean, baina 13:00etan, senior mailako mutilek Uribealdea hartuko dute Mojategin.
Julen Barrutiaren mutilak aise nagusitu ziren Atletiko San Sebastianen kontra, Mojategin, jokatutako partiduan. Arrasatearrek hasiera hasieratik bideratu zuten lehia eta, amaieran, markagailuak 59-12ko emaitza erakutsi zuen.
Elorrio eta Urgozorekin batera osatutako Geurea RT-k Uni Bilbori egin dio bisita eta, Errekaldeko kiroldegian jokatutako norgehiagokan, konbinatu euskalduna 39-41ekoe emaitzarekin nagusitu da.
Julen Barrutiaren mutilek Gipuzkoa Sortzen izango dute aurkari, zapatuan, 15:30ean. Senior mailako neskek kategoriak ez da jardunaldirik jokatuko.
Konbinatu euskaldunak Getxo hartuko du etxean, zapatuan, 16 :00etatik aurrera. Senior mailako mutilek atsedenaldi jardunaldia izango dute.
Julen Barrutiaren mutilek Errioxari egingo diote bisita zapatuan. Norgehiagoka 16:00etan jokatuko da Pradoviejon eta, bertan, talde arrasatearrak 2025a garaipen batekin agurtzea bilauko du. Gainontzeko kategorietan ez da jardunaldirik izango baina, 16 urtez azpikoetan, Euskal Selekzioak Andaluziaren aurka Zarautzen jokatuko duen partiduan Oinatz Otadui izango da.
Norgehiagoka zapatu arratsaldean izango da, 16:30ean hasita. Mutilek Getxori egingo diote bisita egun berean baina, kasu honetan, 18:00etan.
Emakumezkoen 18 urtez azpikoetan Leah Moral izan zen eta, gizonezkoetan, Luken Ballesteros. 16 urtez azpikoetan ere pare bat ordezkari izan zituen klub zuri-moreak, Oinatz Otadui eta Markel Herranz, hain justu ere.