2022/11/12 | Isei Barbero / Argazkiak: Ramon Barrutia
Hitzordu bikoitza izan du asteburu honetan Mungian Arrasate Errugbi Taldeak, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek bertan jokatu baitute Uribealdearen kontra. Bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko norgehiagokak zapatu goizean jokatu dira eta, bietan, etxekoak suertatu dira garaile. 16 urtez azpikoen lehian emaitza 17-7 izan da; 18 urtez azpikoetan, berriz, 26-19.
Lau jardunaldi jokatu eta gero Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpikoak hirugarrenak dira sailkapenean 10 punturekin, Zarautz eta Gernikaren atzetik, 20 eta 11 puntu dituztenak, hurrenez hurren. Sarrailagileen atzetik beste hiru talde daude: Elorrio, Iruñea/UNAV eta Uribealdea. Datorren astean etxean jokatu dute sarrailagileek, Elorrioren kontra, hain justu ere.
18 urtez azpikoen sailkapen egoera antzerakoa da, kasu honetan ere hirugarrenak baitira, baina zazpi punturekin. Euren aurretik Gernika/Arratiko dago puntu bat gehiagorekin, eta liderra Zarautz da, 10 puntu dituena. Atzetik, Uribealdea/Txingudi eta Iruña/UNAV daude. Datorren asteburuan atsedena izango dute ART-ko 18 urtez azpikoek, eta hurrengo norgehiagoka abenduaren 11ko asteburuan jokatuko dute, Iruñean.
0 comentarios