Denboraldi berrirako taldeak aurkeztu ditu ARTk

JULEN IRIONDO (www.goiena.eus) / Argazkiak: ART Errugbia eta Arrasate Rugby Taldea herrira gerturatzeko asmoz, Portaloian egin du denboraldi berriko taldeen aurkezpena ARTk. Aurten ere makinatxo bat talde –hamar– eta jokalari –150– izango dituzte, haur, gazte eta heldu, nesketan eta mutiletan, baita errugbi inklusiboko taldea ere. Jokalari gehienak Arrasatekoak izan arren, Leer más…

Arrasatek eta Eibarrek talde bateratua osatuko dute emakumezkoen Euskal Ligan lehiatzeko

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeak eta Eibar Errugbi Taldeak elkarkidetza akordioa sinatu berri dute 2022-2023 denboraldirako eta, honen baitan, Emakumezkoen Euskal Ligako 1. Mailan lehiatzeko talde bateratua osatuko dute.  Ekipoaren izena AGT Arrasate Errugbi Taldea izango da, eta partiduak Mojategin jokatuko ditu.  Mutriku Errugbi Taldea ere hitzarmen Leer más…

Arrasate Errugbi Taldeak aurtengo denboraldirako kirol egituraren berri eman du

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienak lanean dira jada eta, 2022-2023 denboraldia aurreneko pausoak ematen ari den honetan, ohikoa izaten den ikasturte berrirako finkatzen diren helburuen inguruan eta, horiek guztiak gauzatzeko, erabiliko diren bitartekoak hitz egitea.  Honen baitan, klub zuri-moreko Zuzendaritza Batzordeak jakitera eman ditu aurten Leer más…

ARTk hankak lurrean mantendu nahi ditu

Xabi Urtzelai – www.goiena.eus Arrasateko taldeak aste barruan erabaki du Ohorezko B Mailara igotzeko fasea ez jokatzea. Maila horretan jokatzea bideragarria ez dela jakinda, ez dute fasean dirutza xahutu nahi. “Euskal Ligako ‘play-off’-a dugu begiz jota”, dio Barrutiak. Askotan, zaila izaten da hankak lurrean mantentzea, eta are zailagoa kirol erronkez Leer más…

Garaipen epikoarekin agurtu du liga txapelketa AGT Arrasate/Ordiziak

ISEI BARBERO / Argazkiak: Olatz Orokieta Arrasate Errugbi Taldeko neskek modurik onenean agurtu dute 2021-2022 denboraldiko liga txapelketa, zaleen aurrean garaipena eskuratuz.  AGT Arrasate/Ordiziak zapatu arratsaldean egin zion aurre Mojategin Bera Berari eta, emozioz beteriko neurketan, azken unean nagusitu zen 29-27ko emaitzaz.  Modu honetan, konbinatu gipuzkoarrak garaipen batekin amaitu du Leer más…

Arrasate Errugbi Taldeko amak ere berdegunera

ISEI BARBERO / Argazkiak: Belen Aranbarri Azken hilabeteetan aurrerapauso nabarmenak eman ditu talde kopuruei dagokionez Arrasate Errugbi Taldeak, horren adierazgarri, besteak beste, sortu berri diren emakumezko eta inklusiboko ekipoak direla. Azken asteetan, baina, talde berri bat aurreneko pausoak ematen hasia da, klubeko jokalarien amena, hain justu ere. “Arrasate Errugbi Taldeko Leer más…

AGT Arrasate/Ordiziako neskek Bera Bera hartuko dute Mojategin

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Pasa den asteburuan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Ohorezko B Mailarako igotzeko baliagarria den fasea jokatzeko txartela eskuratu eta gero, asteburu honetan neskak izango dira berdegunera salto egingo dutenak.  Astebeteko etenaldiaren ostean AGT Arrasate/Ordiziak liga txapelketari berrekingo dio, eta Bera Beraren kontra jokatuko duen norgehiagokan ikasturteko Leer más…

AGT Arrasate/Ordiziako neskek ezin izan dute Hernani mendean hartu

ISEI BARBERO / Argazkiak: Hernani C.R.E. Zapatu honetan, martxoak 12, Hernanin denboraldiko aurreneko garaipena bilatu zuten Arrasate Errugbi Taldeko neskek, ohi bezala, Ordiziakoekin taldea partekatuz.  Konbinatu gipuzkoarra ahalegindu bazen ere, azkenean ez zuen saririk eskuratu.  Azken emaitza 55-14 izan zen etxekoen alde. Lehenengo zatian Landarekoek agindu zuten berdegunean eta, horren Leer más…

Seniorrek garaipen erosoa erdietsi dute Irunen

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek garaipen berri bat erdietsi dute asteburu honetan, zapatuan, Irunen, merezimendu osoz nagusitu eta gero.  Julen Barrutiaren mutilek azken sailkatuari egin zioten bisita eta, espero bezala, aurreikuspenak bete egin ziren Plaiaundin.  Arrasateko taldeak 0-71eko emaitzarekin irabazi zuen, denboraldiko bederatzigarren garaipena erdietsiz.  Gauzak Leer más…

Seniorrek Txingudiri egingo diote bisita, neskak Altamiran arituko dira

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Astebeteko etenaldiaren ostean Arrasate Errugbi Taldeko ekipoak bueltan dira, eta galtzak bete lan izango dituzte asteburu honetan.  Etxean arituko diren taldeen artean emakumezkoena dago, Gaztedi Altamiran hartuko duena zapatuan, 12:00etatik aurrera.  Zertxobait beranduago, 16:00etan hasita, Julen Barrutiaren mutilek Txingudiri egingo diote bisita. AGT Arrasate/Ordiziako neskek Leer más…