ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Arrasate Errugbi Taldeak eta Eibar Errugbi Taldeak elkarkidetza akordioa sinatu berri dute 2022-2023 denboraldirako eta, honen baitan, Emakumezkoen Euskal Ligako 1. Mailan lehiatzeko talde bateratua osatuko dute.  Ekipoaren izena AGT Arrasate Errugbi Taldea izango da, eta partiduak Mojategin jokatuko ditu.  Mutriku Errugbi Taldea ere hitzarmen honen partaide izango da, hiru klubetako 18 urtez azpiko neskek Arrasaten ere jokatuko baitute, akordioaren baldintza berdinekin.

Eibar Errugbi Taldeko emakumezkoen ekipoak ibilbide luzea egina du, eta gaur egun errugbi nazionalaren mailarik gorenean lehiatzen du, Emakumezkoen Ohorezko Maila – Iberdrola Ligan, hain justu ere.  Hainbat urteetako etenaldiaren ostean, berriz, ekipoa berreskuratu zenetik aurtengoa hirugarren urtea izango da Arrasateko taldearentzat, iaz Euskal Ligan lehiatu zuela.

Bi kluben arteko akordio honek hainbat helburu ditu, horien artean “entrenamenduak kalitate handiagokoak izatea, jokalari eta entrenatzaileen kopurua handituz; elkarrekin Euskal Ligako 1. Mailan lehiatu ahal izatea eta inguruan emakumezkoen errugbia sustatzea”.  Esan bezala, Eibarreko lehenengo taldeak Iberdrola Ligan lehiatzen jarraituko du;  konbinatu gipuzkoarrak, aldiz, AGT Arrasate Errugbi Taldea izenpean, Euskal Ligako 1. Mailan.

AGT Arrasateko neska iazko denboraldian Hernanin jokatutako partiduan.
Categorías: Emakumezkoak

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *