JULEN IRIONDO (www.goiena.eus) / Argazkiak: ART

Errugbia eta Arrasate Rugby Taldea herrira gerturatzeko asmoz, Portaloian egin du denboraldi berriko taldeen aurkezpena ARTk. Aurten ere makinatxo bat talde –hamar– eta jokalari –150– izango dituzte, haur, gazte eta heldu, nesketan eta mutiletan, baita errugbi inklusiboko taldea ere. Jokalari gehienak Arrasatekoak izan arren, inguruko herrietakoak ere ari dira taldean.Hauek dira ARTren taldeak:

  • Senior neskak: Euskal Herriko Lehenengo Mailan arituko dira. Talde nahikoa berria da, baina gero eta neska gehiago dituena.
  • Senior mutilak: Euskal Herriko Lehenengo Mailan arituko dira, iaz lortutako laugarren postua hobetzeko asmoz.
  • Talde inklusiboa: Helburua, lagunartekoetan parte hartzea.
  • Amen taldea: Mater Series-etan parte hartuko dute, gogotsu.
  • Beteranoak.
  • 18 urtez azpikoak. 
  • -16ak
  • -14ak
  • -12ak
  • -10ak

200 bazkide ditu klubak.


0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *