ISEI BARBERO / Argazkiak: Hernani C.R.E.

Zapatu honetan, martxoak 12, Hernanin denboraldiko aurreneko garaipena bilatu zuten Arrasate Errugbi Taldeko neskek, ohi bezala, Ordiziakoekin taldea partekatuz.  Konbinatu gipuzkoarra ahalegindu bazen ere, azkenean ez zuen saririk eskuratu.  Azken emaitza 55-14 izan zen etxekoen alde.

Lehenengo zatian Landarekoek agindu zuten berdegunean eta, horren adierazgarri, atsedenaldira joan orduko markagailuak erakusten zuen emaitza:  43-0.  Hasierako 40 minutuetan Hernanik eduki zuen baloiaren jabetza eta, esan bezala, bisitariak noraezean aritu ziren.

Bigarren zatian, baina, Hernaniko neskek aurretik egindako esfortzua antzeman zuten, eta beherakada fisiko horri AGT Arrasate/Ordiziak etekina atera zion.  Lehenengo Dorleta Armendarizek eta, ondoren, Maddi Solak, entsegu bana lortu zuten bisitarientzat.  Sara Fernandez jaurtitzaileak ez zuen kalerik egin transformazioak gauzatzerako orduan eta, honenbestez, konbinatu gipuzkoarrak markagailua nolabait txukundu zuen.

Hurrengo asteburuan ez da liga jardunaldirik izango Emakumezkoen Euskal Ligako 1. Mailan, eta bi aste barru liga erregularreko azken jardunaldia jokatuko da.  Honen baitan, AGT Arrasate/Ordiziako neskak etxean arituko dira, eta ikasturteko aurreneko garaipena bilatuko dute Bera Beraren kontra etxean.

AGT Arrasate/Ordiziako neskek Landaren jokatutako partidua.
Categorías: Emakumezkoak

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *