Hitzordu bikoitza zapatu honetarako Mojategin

2022/12/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak:  Artxiboa Asteburu honetan galtzak bete lan izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak, klubeko ekipo guztiek salto egingo baitute berdegunera.  Ohi bezala, zapatuan izango dira hitzordurik gehienak, tartean senior mailako gizonezko zein emakumezkoenak, biek jokatuko dute Mojategin. Euskal Ligako sailkapen faseko azken jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Leer más…

Bilbotik denboraldiko lehenengo garaipena ekarri du Kanpanzar Arrasatek

2022/12/11 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu dute, zapatu honetan, Bilboko El Fango errugbi zelaian, jokatutako partiduan.  Euskal Ligako 1. Mailako bederatzigarren jardunaldiaren baitan Julen Barrutiaren mutilek Uni Bilbori egin zioten bisita eta, oraingoan bai, egindako lanak saria ekarri zion talde arrasatearrari, Leer más…

Uni Bilbori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek

2022/12/6 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan etxean kategoriako lider Elorrioren kontra galdu eta gero, larunbat honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek aukera berri bat izango dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratzeko.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea Bizkaia aldera joango da eta, 14:00eatik aurrera, Uni Bilbori egingo dio aurre El Leer más…

Kanpanzar Arrasate berriro ere esku hutsik geratu da

2022/11/12 | Isei Barbero / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Liga txapelketako bigarren itzuliari porrotarekin ekin diote Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Julen Barrutiaren mutilek Getxo hartu dute Mojategin zapatu arratsalde honetan eta, berriro ere gutxigatik izan bada ere, sarrailagileek ezin izan dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu.  Norgehiagoka parekatu batean getxoztarrak nagusitu Leer más…

Atsedenaldi jardunaldia asteburu honetakoa ART-ko talde gehienentzat

2022/10/20 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atseden izango dute, eta salbuespen bakarrak Bastida Akademiak babesten duen Errugbi Eskolarena izango da.  Gauzak horrela, larunbatean 14 urtez azpiko neska-mutikoek Gasteizen izango den topaketan hartuko dute parte.  Gamarra, goizeko 11:00etatik aurrera, nor baino nor arituko Leer más…

Elorriori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek, eta neskek Durango hartuko dute Mojategin

2022/10/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan Liga txapelketa berdinketa batekin estreinatu ostean, 29-29 berdindu zuten Mojategin Durangoren kontra, asteburu honetan etxetik kanpo aritzea egokituko zaie Arrasate Errugbi Taldeko seniorrei.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Elorriori egingo dio bisita zapatuan, 17:00etatik aurrera, eta bertan denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko Leer más…

Zaleen aurrean ekingo dio ligari Kanpanzar Arrasatek

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek 2022-2023 denboraldia estreinatuko dute.  Euskal Ligako 1. Mailako aurreneko jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Durango hartuko du Mojategin.  Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehia domeka eguerdian jokatuko da, 12:30ean hasita. Euskadiko Errugbi Federazioak bi multzotan banatu ditu Euskal Leer más…

Denboraldi berrirako taldeak aurkeztu ditu ARTk

JULEN IRIONDO (www.goiena.eus) / Argazkiak: ART Errugbia eta Arrasate Rugby Taldea herrira gerturatzeko asmoz, Portaloian egin du denboraldi berriko taldeen aurkezpena ARTk. Aurten ere makinatxo bat talde –hamar– eta jokalari –150– izango dituzte, haur, gazte eta heldu, nesketan eta mutiletan, baita errugbi inklusiboko taldea ere. Jokalari gehienak Arrasatekoak izan arren, Leer más…