Garaipena eta lidergoarekin agurtu du denboraldia Kanpanzar Arrasatek

2023/4/2 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia Irribarretsu amaitu dute 2022-2023 denboraldiko bigarren fasea Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, zapatuan Uni Bilbori irabazita, multzoko lidergoa eskuratu baitute ikasturteko azken jardunaldian.  Aurreikuspenak betez, El Fango errugbi zelaian jokatutako partiduan indarrak parekatuta egon ziren, batez ere bigarren zatian, baina talde arrasatearra eraginkorrago Leer más…

18 urtez azpikoek garaipenarekin agurtu dute denboraldia

2023/4/2 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia Seniorrek Bilbon jokatutako partiduaz gain, Arrasate Errugbi Taldeak beste bi hitzordu izan zituen zapatuan, biak Mojategin.  Goizeko 10:00etan 16 urtez azpikoek Eibarri egin zioten aurre, 27-24 nagusituz.  Jarraian, 18 urtez azpikoek denboraldiko azken partidua jokatu zuten Uribealdearen kontra eta, gutxieneko aldeagatik izan Leer más…

Bilbon agurtuko du denboraldia Kanpanzar Arrasatek

2023/3/29 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasearen azken jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Bilbora joango dira.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak El Fangon jokatuko du zapatuan, 17:30ean hasita, Uni Bilboren kontra, eta bertan ikasturtea garaipen batekin amaitzea Leer más…

Donostiatik garaipen berri bat ekarri du Kanpanzar Arrasatek

2023/3/5 | ISEI BARBERO / Argazkiak:  @AtleticossR Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak bolada onean murgilduta daude, eta hori berriro ere agerian geratu da asteburu honetan.  Barrutiaren mutilak Donostiara joan ziren zapatuan eta, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Atletiko San Sebastiani egin zioten aurre.  Donostiarrak azkenaurreko sailkatuak izanik, talde zuri-morea zen faborito lehia honetarako Leer más…

Aurrerapauso garrantzitsua eman du Kanpanzar Arrasatek

2023/2/12 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Urrearen balioa duten puntuak eskuratu dituzte Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, zapatuan, Mojategin,Uni Bilbo garaituta.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak, denboraldiko partidurik biribilenetakoa eginez, 43-12 nagusitu zen, Mojategira gerturatutako zaleen gozamenerako.  Modu honetan, talde zuri-moreak Bilbokoa aurreratu du sailkapenean eta, honezkero, bigarrena Leer más…

Kanpanzar Arrasatek bigarren faseko aurreneko garaipena eskuratu du

2023/1/15 | ISEI BARBERO / Argaziak: Ricardo Santa Cristina Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko bigarren faseko aurreneko garaipena eskuratu dute, zapatu honetan, Mojategin, Atletiko San Sebastian mendean hartu eta gero.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak 44-12 nagusitu da eta, modu honetan, aurrerapausoa eman du mailari eusteko borrokan. Norgehiagoka berehala jarri Leer más…

Hitzordu bikoitza asteburu honetarako Mojategin

2023/1/13 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeak hitzordu bikoitza izango du Mojategin, gizonezko zein emakumezkoen taldeek etxean jokatuko baitute.  Julen Barrutiaren mutilek Atletiko San Sebastiani egingo diote aurre zapatuan, 16:30ean hasita.  AGT Arrasate/Eibarreko neskek, berriz, La Unicaren kontra neurtuko dituzte indarrak igandean, 12:00etatik aurrera. Jaitsiera Leer más…

Baztanen ekingo dio bigarren faseari Kanpanzar Arrasatek

2023/1/5 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasea jarriko da martxan eta, estreinaldiko jardunaldian, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Nafarroa aldera joango dira.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Baztanen jokatuko du aurreneko partidua, igandean, hilak 8, eguerdiko 12:00etan hasita. Bi partidu irabazita eta denboraldiko Leer más…

ART-ko urte amaierako jaiak 100 lagunetik gora bildu ditu

ISEI BARBERO | Argazkiak: Ramon Barrutia Arrasate Errugbi Taldeko urte amaierako festa arrakastatsua izan da oso aurten, asteazkenean, Mojategin, 100 lagunetik gora bildu baitzituen; 140, hain justu ere. Julen Barrutiaren gidaritzapean, Mojategin bildutakoek primeran pasa zuten kirol zuzendari zuri-moreak prestatutako ariketa eta jokoekin eta, ondoren, bapo bete zuten sabela hirugarren Leer más…