2022/12/11 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia

Zapatuan berdegunera egin zuten salto Arrasate Errugbi Taldeko 16 eta 18 urtez azpiko taldeek baita, biek Iruñean.  18 urtez azpikoek garaipena ekarri zuten etxera, 12-17 nagusitu eta gero.  16 urtez azpikoek, baina, ez zuten suertea alde izan, eta amore eman behar izan zuten, etxekoak nagusitu baitziren 50-27.

Bost partidu jokatuta, 13 punturekin, hirugarren sailkatuak dira Arrasate Errugbi Taldeko 18 urtez azpikoak, bi partidu irabazi eta beste bat berdindu ostean.  16 urtez azpikoak, berriz, bigarrenak dira, jokatutako sei partiduetan hiru garaipen eskuratuta, orotara 16 puntu dituztela.  Datorren asteburuan Arrasate Errugbi Taldeko kadete eta haur mailako taldeek etxean jokatuko dute, Zarautzek bisitatuko baitu Mojategi.


0 comentarios

Deja una respuesta