Kanpanzar Arrasatek Durango hartuko du Mojategin

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Pasa den astean Txingudiri egindako bisitan lortutako garaipen erosoaren ostean, oso bestelako aurkariari egingo diote aurre asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Julen Barrutiaren mutilek sailkapenean euren hauspoa jarraitzen ari den aurkariari egingo diote aurre, Durangok bisitatuko baitu Mojategi zapatuan.  Bizkaitarren kontrako lehia arratsaldeko 16:30ean Leer más…

ART-ko sortzaileek ohorezko sakea egingo dute zapatuan

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko 50. urteurreneko egitarauaren baitan, klub zuri-moreak ekimen berri bat abiaraziko du asteburu honetatik aurrera.  Honen baitan, senior mailako taldeek Mojategin jokatzen dituzten partiduetan ohorezko sakeak burutuko dira, horretarako protagonista ezberdinak aukeratuko dituztela.  Eta lehenengoa zapatu honetan izango da, Kanpanzar Arrasatek Durangoren kontrako Leer más…

Seniorrek garaipen erosoa erdietsi dute Irunen

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek garaipen berri bat erdietsi dute asteburu honetan, zapatuan, Irunen, merezimendu osoz nagusitu eta gero.  Julen Barrutiaren mutilek azken sailkatuari egin zioten bisita eta, espero bezala, aurreikuspenak bete egin ziren Plaiaundin.  Arrasateko taldeak 0-71eko emaitzarekin irabazi zuen, denboraldiko bederatzigarren garaipena erdietsiz.  Gauzak Leer más…

Seniorrek Txingudiri egingo diote bisita, neskak Altamiran arituko dira

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Astebeteko etenaldiaren ostean Arrasate Errugbi Taldeko ekipoak bueltan dira, eta galtzak bete lan izango dituzte asteburu honetan.  Etxean arituko diren taldeen artean emakumezkoena dago, Gaztedi Altamiran hartuko duena zapatuan, 12:00etatik aurrera.  Zertxobait beranduago, 16:00etan hasita, Julen Barrutiaren mutilek Txingudiri egingo diote bisita. AGT Arrasate/Ordiziako neskek Leer más…

Sarako Izarraren aurka merezitako garaipena erdietsi du Kanpanzar Arrasatek

ISEI BARBERO Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek garaipen garrantzitsua erdietsi dute zapatu honetan, Mojategin, Sarako Izarraren aurka.  Iparraldekoak sarrailagileen aurkari zuzenak ziren eta, izerdi dezente botata izan bada ere, Julen Barrutiaren mutilek urrearen balioa duen garaipena lortu dute, sailkapeneko jarraitzaileekiko aldea handitzeko baliagarria dena.  Azken emaitza 30-5 izan da etxekoen alde. Leer más…

Uni Bilbok eraman ditu puntuak Mojategitik

ISEI BARBERO / Argazkiak: Olatz Orokieta Arrasate Errugbi Taldeko neskek ezin izan dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu, zapatu honetan, Mojategin, Uni Bilboren kontra galdu baitute.  Bisitariek hasieratik hartu dute aurrea markagailuan eta, lehenengo zatian AGT Arrasate/Ordiziak entsegu bat lortu badu ere, minutuak aurrera egin ahala bi taldeen arteko aldea areagotuz Leer más…

Sarako Izarrak eta Uni Bilbok bisitatuko dute Mojategi asteburu honetan

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasateko zaleek errugbi gosea asetzeko parada ezin hobea izango dute, klub zuri-moreak hitzordu bikoitza izango baitu Mojategin.  Emakumezkoen taldea, pare bat asteetako etenaldiaren ostean, zelaietara itzuliko da eta, denboraldiko zazpigarren jardunaldiaren baitan, Uni Bilbo hartuko du Mojategin.  Gizonezkoek ere etxean jokatuko dute, baina Leer más…

Itxurarik onena eskaini ez arren Donostiatik garaipenarekin itzuli da Kanpanzar Arrasate

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak garaipenarekin itzuli dira Donostiatik, zapatu honetan Bera Bera mendean hartu eta gero.  Donostiarrak azkenaurreko sailkatuak izanik, faborito ziren Barrutiaren mutilak lehia honetarako eta, denboraldiko partidurik onena jokatu ez bazuten ere, azkenean aise nagusitu ziren Gipuzkoako hiriburuan, 3-30eko emaitzarekin, hain justu ere. Leer más…