ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa
Arrasate Errugbi Taldeko 50. urteurreneko egitarauaren baitan, klub zuri-moreak ekimen berri bat abiaraziko du asteburu honetatik aurrera. Honen baitan, senior mailako taldeek Mojategin jokatzen dituzten partiduetan ohorezko sakeak burutuko dira, horretarako protagonista ezberdinak aukeratuko dituztela.
Eta lehenengoa zapatu honetan izango da, Kanpanzar Arrasatek Durangoren kontrako norgehiagokaren atarian. Bertan, ohorezko sakea klubeko sortzaileek egingo dute, Julian Gallok eta Jose Mari Lizaranzuk, hain justu ere. “Ekimen honekin Arrasate Errugbi Taldearen alde egindako lana ezagutzera eman nahi dugu, klubaren alde egindako guztiak oraindik bizirik dirau eta”, adierazi dute Zuzendaritzatik.

0 comentarios