Esperientzia ahaztezina bizi izan dute ART-ko kideek Kontxan
Fernando Unanueren argazki-galeria.
Fernando Unanueren argazki-galeria.
Errugbi Eskolako 10 eta 12 urtez azpiko neska-mutikoez gain, 14 zein 23 urtez azpiko neskek ere izango dira Donostian.
2023/4/27 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan, Bera Bera eta Getafe gonbidatu gisa edukita, hiruko lagunartekoa Mojategin jokatu eta gero, larunbat honetan Arrasate Errugbi Taldeko neskek esperientzia berdina errepikatuko dute, baina oraingoan Bizkaia aldean. Mungiako errugbi zelaian, 16:00etan hasita, bertako taldea eta AGT Arrasate/Eibar izango dira aurrez aurre. Leer más…
2023/4/26 Kirol arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatu asmoz, eta Arrasate Rugby Taldeko talde inklusiboko jokalari, dinamizatzaile, entrenatzaile eta gurasoei laguntzeko, hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta ART-ek, Arrasate Rugby Taldeak. Sinadura ekitaldi Eskoriatzako campusean egin da, eta bertan parte hartu dute Ramon Barrutia Arrasate Leer más…
2023/4/24 | www.eitb.eus Arrasate Errugbi Taldeak desgaitasunen bat duten pertsonentzako errugbi inklusiboaren taldea du. Onurak ez dira fisikoak bakarrik eta horri buruz hitz egitera etorri dira arduraduna eta jokalarietako bat: Belen Aranbarri eta Antton Unanue.
2023/4/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Behin txapelketa ofizial gehienak amaituta, selekzio autonomiko edota nazionalen tartea iritsi da eta, horren adierazgarri, Arrasate Errugbi Taldeko jokalari Ane Rincon da, Aste Santuan Espainiako Selekzioak Valentzian egindako egonaldian parte hartu duela. Testuinguru honetan, eta oporrak hartu bitartean, talde askok lagunarteko partiduak jokatzeko Leer más…
2023/4/17 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ane Rincon Aste Santuan Espainiako Errugbi Federazioak emakumezkoen 18 urtez azpiko Training Camp delakoa egin du Chesten, Valentzian, eta bertan, hautatuen artean, Arrasate Errugbi Taldeko Ane Rincon jokalaria izan da. Lau egunez, Katalunia, Madril eta Valentziako Federazioek, Belgikako selekzioarekin batera, zenbait lansaio burutu dituzte, Leer más…
2023/4/2 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia Irribarretsu amaitu dute 2022-2023 denboraldiko bigarren fasea Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, zapatuan Uni Bilbori irabazita, multzoko lidergoa eskuratu baitute ikasturteko azken jardunaldian. Aurreikuspenak betez, El Fango errugbi zelaian jokatutako partiduan indarrak parekatuta egon ziren, batez ere bigarren zatian, baina talde arrasatearra eraginkorrago Leer más…
2023/4/2 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutia Seniorrek Bilbon jokatutako partiduaz gain, Arrasate Errugbi Taldeak beste bi hitzordu izan zituen zapatuan, biak Mojategin. Goizeko 10:00etan 16 urtez azpikoek Eibarri egin zioten aurre, 27-24 nagusituz. Jarraian, 18 urtez azpikoek denboraldiko azken partidua jokatu zuten Uribealdearen kontra eta, gutxieneko aldeagatik izan Leer más…
2023/3/29 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasearen azken jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Bilbora joango dira. Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak El Fangon jokatuko du zapatuan, 17:30ean hasita, Uni Bilboren kontra, eta bertan ikasturtea garaipen batekin amaitzea Leer más…