2023/4/27 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa

Iragan asteburuan, Bera Bera eta Getafe gonbidatu gisa edukita, hiruko lagunartekoa Mojategin jokatu eta gero, larunbat honetan Arrasate Errugbi Taldeko neskek esperientzia berdina errepikatuko dute, baina oraingoan Bizkaia aldean.  Mungiako errugbi zelaian, 16:00etan hasita, bertako taldea eta AGT Arrasate/Eibar izango dira aurrez aurre.

Horixe izango da larunbateko hitzordu bakarra Arrasate Errugbi Taldearentzat; igandean, aldiz, inklusibo zein Errugbi Eskolako 10 eta 12 urtez azpiko neska-mutikoek asteroko entrenamendu saioa burutuko dute Mojategin, ohi bezala, 10:30ean hasita.

AGT Arrasate/Eibarreko neskak, denboraldi honetan, Bilbon jokatutako partiduan.

0 comentarios

Deja una respuesta