2023/05/10 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Fernando Unanue
Urtero legez, iragan igandean Kontxako Hondartza Torneoa izango zen Donostian eta, beste behin, Arrasate Errugbi Taldeak bertan parte hartu zuen. Errugbi Eskolako 10 eta 12 urtez azpiko neska-mutikoez gain, 14 zein 23 urtez azpiko neskak ere izan ziren Gipuzkoako hiriburuan, hala nola klub zuri-moreko talde inklusiboa eta, adierazi dutenez, esperientzia “ahaztezina” izan zen. Antolatzaileek jakinarazitako informazioaren arabera 600 jokalaritik gora batu ziren Kontxako hondartzan, 44 taldetan banatuta.

0 comentarios