Dena gertu larunbatean izango den Amarians txapelketarako

Arrasate Errugbi Taldeko amen taldeak, Pirolitikak, antolatutako txapelketara hiru talde etorriko dira: Vacceas, Tigresas eta Blasfemmes. Partiduak Mojategin jokatuko dira, eta gonbidatutako ekipoek Eskoriatzako hotel batean hartuko dute ostatu. Arrasatera etortzeko, Udalarekin elkarlanean, autobus zerbitzua izango dute.

“Kanpoko hainbat torneotan ibili ostean, orain gurea antolatuko dugu”

Pirolitikak taldeko Belen Aranbarri eta Zuriñe Velez de Mendizabal izan dira Goiena telebistako Harmailatik saioan, irailaren 20an Arrasaten egingo duten Amarians txapelketa aurkezten. Arrasate Errugby taldeko 35 urtetik gorako emakumeek osatzen dute Pirolitikak, eta, azken urteotan Mater Series txapelketetan aritu ostean, orain beraien lehen torneoa antolatzeko pausua ematea erabaki dute.