2025/6/8 | GOIENA - Oihan Loiti
ARTk antolatuta, lehen aldiz Errugbi Txapelketa Herrikoia egin dute Mojategin, 16:00etan hasita. Garagardo Azokaren 25. urteurrena aitzakia hartuta antolatutako ekimen honetan 20 taldek eta 206 lagunek parte hartu dute.
Errugbiaren zaletasuna herrira zabaltzea, kirolarekin lehen harremana izatea eta taldera kide berriak erakartzea izan dira txapelketaren helburu nagusiak.
Finalean, LD3T taldea garaitu ostean, PHC taldeak eskuratu du garaipena. Talde irabazleko kideek afaria doan izango dute Garagardo Azokan, eta bigarren sailkatuko kideek, garagardo-erronda bat izango dute karpan.