2025/6/7 | MONDRABERRI

Errugbi taldeak baloratu du sozietate gastronomikoen elkarte orokorraren sukalde-lanak, elkarlanak, laguntasuna eta abar. Ekitaldia Garagardo Azokan ospatu da bertaratutakoen txaloen artean.

Eskertza publikoa gaur arratsaldean ospatu da XXV. Garagardo Azokaren baitan, herritar asko bertan izanda.

Aurkezpen lanak Ramon Barrutia Urreta ARTko lehendakariak egin ditu, SUDCen merituak azaldu ditu eta oroigarria eman die.

Juan Luis Arkauz, Anton Zumalde eta Iban Goñik jaso dute “Danon ARTien ez bada, ez dalako!” izeneko esker ona.

Eskertza publiko hau egitea erabaki zuten “Garagardo Azokaren 25. urteurrenaren harira, eta hausnartu izan dugu orain arte egin ez dugunaren inguruan”.

ARTek “gauza asko jaso ditugu gizartearengandik, eta erabaki genuen guk zerbait egitea edo ematea, eskertza publiko bat”.

Esker ona agertu nahi izan diote “era anonimoan lan egiten duen elkarte bati, beti lanean diharduenari, eta bere lana ‘zerutik datorrena’ uste dugunari. Baina ez da horrela, elkarte batek egin egin duelako”.

Eskertu gura izan du ere “auzolan eta elkarlan lanak, eta horretan adibidez SUDC urte piloa daramatza. Zer da SUDC? Danborradak antolatzen duena eta bazkariak prestatzeko beti prest dagoena”.

Categorías: Sin categoría