2025/6/9 | GOIENA - Eneko Azurmendi

Arrasate Rugby Taldeko ordezkariak gustura geratu dira asteburuak emandakoarekin, eta eskerrak eman dizkiete lanean eta laguntzen aritu diren guztiei. 3.010 litro garagardo kontsumitu dituzte.

Honako datu hauek utzi ditu Garagardo Azokak: 3.010 litro garagardo, 720 ukondo, 250 oilasko, 400 kilo patata, 1.600 saltxitxa eta 200 pertsonarendako paella. “Horrez gain, 107 pertsona aritu dira, modu boluntarioan, azokan lanean”, gaineratu du Ramon Barrutiak, ARTko presidenteak. “Eskerrak eman behar dizkiegu guztiei, haiei esker delako posible Garagardo Azoka”, nabarmendu du.

Categorías: Sin categoría