2025/7/4 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa
Datorren asteazkenean, uztailak 9, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du. Urtero legez hitzordua Mojategiko bilera gelan izango da, 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean. Bertaratzen direnek Ramon Barrutia buru duen Zuzendaritza Batzordearen azalpenak entzuteko aukera izango dute, 2024/2025 denboraldiko nondik norakoak eta datorren ikasturterako proposamenak jorratuko dituztela. Honetaz gain, galde-eskeen txandan, bazkideen zalantzak argitu eta hauen proposamenak ere jasoko dituzte. Errugbiaren munduan ohikoa den moduan, batzarrari hirugarren denborarekin emango diote amaiera.
