Atletiko San Sebastiani egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek zapatuan
16:30eatik aurrera, Aieten, Julen Barrutiaren mutilek denboraldiko bigarren garaipena bilatuko dute. Senior mailako neskek atsedenaldi jardunaldia izango dute.
16:30eatik aurrera, Aieten, Julen Barrutiaren mutilek denboraldiko bigarren garaipena bilatuko dute. Senior mailako neskek atsedenaldi jardunaldia izango dute.
Arrasatearrak aurretik izan ziren markagailuan baina, azken txanpan lortutako entseguari esker, etxekoak 26-20 nagusitu ziren.
Urgozo eta Elorriorekin batera osatutako konbinatua 83-0 nagusitu zen, zapatu arratsaldean San Roken, irundarren kontra jokatutako norgehiagokan.
Elorrion jokatuko dute denboraldiko aurreneko partidua, San Roken, 17:00etatik aurrera Txingudiren kontra. Mutilek Bilbon izango dute hitzordua ordubete lehenago, El Fangon.
Julen Barrutiaren mutilek 27-12 garaitu zuten Gipuzkoa Sortzen, zapatuan, Mojategin. Dolararen bi entsegu, Ezpeletaren beste batekin batera eta Portalok zutoinen artera bidalitako baloiek, ikasturteko lehenengo garaipena eman zioten talde zuri-moreari.
Bigarren jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiaren mutilek Gipuzkoa Sortzen hartuko dute etxean zapatuan, arratsaldeko 16:30ean. Neskek estreinaldiko partidua atzeratu egin dute, azaroaren 1era arte, hain justu ere.
Senior mailako mailako mutilek Uni Bilboren zelaian jokatu beharreko partidua atzeratu egin dute eta, honenbestez, datorren asteburura arte ez dira estreinatuko. Neskek ere urriaren 11an jokatuko dute lehenengo partidua, Hernanin.
Asteburu honetan, irailaren 27 eta 28an, ospatuko den Kirola Herrira ekimenaren edizio berriaren baitan.
2025/9/20 | GOIENA.EUS Aurreskua dantzatuta hartu dituzte Pirolitikek Amarians txapelketako gainontzeko aurkariak Mojategin. Goiz osoan zehar batzuek besteen aurka jokatu eta arratsaldean egunaz gozatzen jarraitzea da parte hartzaileen gaurko asmoa. Donostiako Blasfemmes, Valladolideko Vacceas eta Madrilgo Tigresas taldeak izan dira Leer más…
Ostiral honetan, irailak 19, Arrasate Errugbi Taldeak 2025-2026 denboraldiko ekipoen aurkezpen ofiziala egin du. Urtero legez, hitzordua Seber Altuben izan da eta, oraingo honetan, Amarians txapelketako estreinaldiko edizioko parte hartzaileak gonbidatuak izan dira.