ART-ren Ohiko Batzar Orokorra uztailaren 9an izango da
Urtero legez, klub zuri-moreko bazkideak Mojategiko bilera gelan batzartuko dira; 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean.
Urtero legez, klub zuri-moreko bazkideak Mojategiko bilera gelan batzartuko dira; 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean.
Arrasate Rugby Taldeko ordezkariak gustura geratu dira asteburuak emandakoarekin, eta eskerrak eman dizkiete lanean eta laguntzen aritu diren guztiei. 3.010 litro garagardo kontsumitu dituzte.
ARTk antolatuta, lehen aldiz Errugbi Txapelketa Herrikoia egin dute Mojategin, 16:00etan hasita. Garagardo Azokaren 25. urteurrena aitzakia hartuta antolatutako ekimen honetan 20 taldek eta 206 lagunek parte hartu dute.
Errugbi taldeak baloratu du sozietate gastronomikoen elkarte orokorraren sukalde-lanak, elkarlanak, laguntasuna eta abar. Ekitaldia Garagardo Azokan ospatu da bertaratutakoen txaloen artean.
Garagardo Azokak 25. edizioa du aurten eta, horri lotuta, Errugbi Txapelketa Herrikoia egingo dute bihar, 16:00etan hasita, Mojategin. Antolakuntza lanetan aritu da Arriaran.
1999an egin zuten lehenengoz, Arrasate Rugby Taldearen eskutik, Garagardo Azoka. Edozelan ere, pandemiaren eraginez, ezin izan zuten egin 2020an eta 2021ean; beraz, 25, edizioa du aurten. Gaur, bihar eta etzi egongo da karpa zabalik.
2025/6/4 | ISEI BARBERO | Argazkiak: Goiena – Mondraberri Gero eta gutxiago falta da Arrasate Errugbi Taldearen Garagardo Azokaren ateak zabaltzeko, ostegun honetan -hilak 5- jarriko baita martxan, zapatura arte luzatuz. Klub zuri-morearen ekimen historiko honek mende laurdena betetzen du aurten, oraingoa 25. edizioa izango baita. Aurreneko aldiz 1999an ospatu Leer más…
Arrasate Errugbi Taldearen ekimen ezaguna ekainaren 5, 6 eta 7an ospatuko da, ohi bezala, Herriko plazan instalatuko den karpan. Aurtengo berritasun nagusiak koadrilen arteko txapelketa, eta “Danon ARTien ez bada, ez dalako!” aitortza izango dira.
Iaz galdutako maila berreskuratzeko aukera izango du Eibar Errugbi taldeak domekan, 12:00etan; hango jokalari dira Haizea Zabala, Ane Rincon eta Iana Garmendia arrasatearrak, eta Kattalin Otxoa elgetarra. Olimpico de Pozueloren kontra jokatuko dute. Irabaziz gero, Iberdrola Ligara igoko dira.
Arrasate Errugbi Taldeak antolatuta,hitzordua Mojategin izango a 16:00etatik aurrera. Izen-emate orria maiatzaren 19a baino lehen bete beharko da, eta parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.