Liderraren kontra estreinatuko du urtea Kanpanzar Arrasatek
Julen Barrutiaren mutilek oraindik partidurik galdu ez duen Elorrio hartuko dute etxean. Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean, Mojategin.
Julen Barrutiaren mutilek oraindik partidurik galdu ez duen Elorrio hartuko dute etxean. Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean, Mojategin.
Urtero legez, Arrasate Errugbi Taldeak urte amaierako lansaio irekia burutu du, parte hartze handia eta giro paregabearekin.
Eskaera formala aurkeztu dio Arrasateko Udalari. Modu honetan, klub zuri-moreak instalazioak 24 orduz erabilgarri izatea nahi du.
Julen Barrutiaren mutilek Errioxari egin zioten bisita zapatu arratsaldean eta, bertan, denboraldiko seigarren garaipena erdietsi zuten, 12-36ko emaitzaz.
18 eta 16 urtez azpiko kategorietan, Andaluziaren kontra jokatuko dituen partiduetan.
Mutilek Faduran izandako estropezua ahaztea bilatuko dute, zapatuan (16:30), Baztanek Mojategira egingo duen bisitan. Neskek Donostian jokatuko dute domekan (11:00), Gipuzkoa Sortzenen kontra.
Asteburu honetan, zubia dela-eta, ez du hitzordurik izan Arrasate Errugbi Taldeak. Kategoria guztietan atsedenaldi jardunaldia programatuta dago eta, ondorioz, hurrengo partiduak bi aste barru jokatuko dira.
Asteburu honetan, irailaren 27 eta 28an, ospatuko den Kirola Herrira ekimenaren edizio berriaren baitan.
2025/9/20 | GOIENA.EUS Aurreskua dantzatuta hartu dituzte Pirolitikek Amarians txapelketako gainontzeko aurkariak Mojategin. Goiz osoan zehar batzuek besteen aurka jokatu eta arratsaldean egunaz gozatzen jarraitzea da parte hartzaileen gaurko asmoa. Donostiako Blasfemmes, Valladolideko Vacceas eta Madrilgo Tigresas taldeak izan dira Amarians torneoaren lehenengo aldiko talde gonbidatuak, eta zapatu goiz osoan Leer más…
Pirolitikak taldeko Belen Aranbarri eta Zuriñe Velez de Mendizabal izan dira Goiena telebistako Harmailatik saioan, irailaren 20an Arrasaten egingo duten Amarians txapelketa aurkezten. Arrasate Errugby taldeko 35 urtetik gorako emakumeek osatzen dute Pirolitikak, eta, azken urteotan Mater Series txapelketetan aritu ostean, orain beraien lehen torneoa antolatzeko pausua ematea erabaki dute.