2025/5/6 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa

Garagardo Azokako egitarauaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeak I. Errugbi Txapelketa Herrikoia antolatu du. Hitzordua ekainaren 7an izango da, 16:00etan hasita, Mojategiko errugbi zelaian. Klubetik aurreratu dutenez txapelketa “kontakturik gabekoa” izango da, “parte hartzaile guztiek errugbiaz gozatu dezaten“. Parte hartzeko baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea izango da, eta izen emate orria maiatzaren 19a baino lehen bete beharko da, ondorengo estekan. Honetaz gain, taldekide bakoitzak 5 euroko ordainketa egin beharko du Bizum bitartez 606307421 teléfono zenbakian eta, horren truke, errugbi txapelketako kamiseta bana jasoko da.

Herritar oro gonbidatzen dugu parte hartzera; giro paregabea izango da, jatekoa eta edatekoa ez dira faltako eta, noski, musika eta sariak ere izango dira“, gogorarazten dute Arrasate Errugbi Taldetik. Azkenik, “errespetuz jokatzearen” deia ere luzatzen dute klubetik.

Categorías: Sin categoría