2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena

Ostiral honetan, irailak 19, Arrasate Errugbi Taldeak 2025-2026 denboraldiko ekipoen aurkezpen ofiziala egin du. Urtero legez, hitzordua Seber Altuben izan da eta, oraingo honetan, Amarians txapelketako estreinaldiko edizioko parte hartzaileak gonbidatuak izan dira.