Inklusiboko saio berri bat Mojategin

2022/10/16 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramón Barrutia Astero legez, asteburu honetan ere Arrasate Errugbi Taldeko inklusiboko neska-mutikoek entrenamendu saioa burutu dute Mojategin.  Bertan elkartutakoek, lehen taldeko entrenatzaile eta klubeko kirol zuzendari Julen Barrutiaren gidaritzapean, primeran pasatu dute berdegunean burututako joko eta ariketekin.  Hona hemen horren inguruko argazki-galeria:

Elorriori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek, eta neskek Durango hartuko dute Mojategin

2022/10/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan Liga txapelketa berdinketa batekin estreinatu ostean, 29-29 berdindu zuten Mojategin Durangoren kontra, asteburu honetan etxetik kanpo aritzea egokituko zaie Arrasate Errugbi Taldeko seniorrei.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Elorriori egingo dio bisita zapatuan, 17:00etatik aurrera, eta bertan denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko Leer más…

Zaleen aurrean ekingo dio ligari Kanpanzar Arrasatek

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek 2022-2023 denboraldia estreinatuko dute.  Euskal Ligako 1. Mailako aurreneko jardunaldiaren baitan, Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Durango hartuko du Mojategin.  Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehia domeka eguerdian jokatuko da, 12:30ean hasita. Euskadiko Errugbi Federazioak bi multzotan banatu ditu Euskal Leer más…

Denboraldi berrirako taldeak aurkeztu ditu ARTk

JULEN IRIONDO (www.goiena.eus) / Argazkiak: ART Errugbia eta Arrasate Rugby Taldea herrira gerturatzeko asmoz, Portaloian egin du denboraldi berriko taldeen aurkezpena ARTk. Aurten ere makinatxo bat talde –hamar– eta jokalari –150– izango dituzte, haur, gazte eta heldu, nesketan eta mutiletan, baita errugbi inklusiboko taldea ere. Jokalari gehienak Arrasatekoak izan arren, Leer más…

Arrasate Errugbi Taldeak aurtengo denboraldirako kirol egituraren berri eman du

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienak lanean dira jada eta, 2022-2023 denboraldia aurreneko pausoak ematen ari den honetan, ohikoa izaten den ikasturte berrirako finkatzen diren helburuen inguruan eta, horiek guztiak gauzatzeko, erabiliko diren bitartekoak hitz egitea.  Honen baitan, klub zuri-moreko Zuzendaritza Batzordeak jakitera eman ditu aurten Leer más…

ART-ko inklusibo eta amen taldeek debuta egingo dute zapatuan

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Honezkero txapelketa ofizialak ikasturte amaierara heldu dira eta, honenbestez, jokalari gehienak oporretan dira, datorren denboraldiari begira indarrak berritze aldera.  Larunbata, ordea, egun garrantzitsua izango da Arrasate Errugbi Taldeko bi ekiporentzat, orain dela gutxi sortutako inklusio eta amen sailetako taldeek debuta egingo baitute. Martxoa inguruan eman Leer más…

Kanpanzar Arrasatek Durango hartuko du Mojategin

ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Pasa den astean Txingudiri egindako bisitan lortutako garaipen erosoaren ostean, oso bestelako aurkariari egingo diote aurre asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Julen Barrutiaren mutilek sailkapenean euren hauspoa jarraitzen ari den aurkariari egingo diote aurre, Durangok bisitatuko baitu Mojategi zapatuan.  Bizkaitarren kontrako lehia arratsaldeko 16:30ean Leer más…