Berdinketa berri bat Kanpanzar Arrasaterentzat

2022/10/30 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko hirugarren partidua jokatu dute asteburu honetan, bigarrena zaleen aurrean eta, orain direla aste batzuk Mojategin Durangoren kontra gertatu bezala, oraingoan ere emaitza berdinketa izan da.  Laugarren jardunaldiaren baitan, gogoratu beharra dago estreinaldiko jardunaldian Getxon jokatu beharreko Leer más…

Denboraldiko lehen garaipena egongo da jokoan Mojategin

2022/10/25 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Artxiboa Iragan asteburuan Uni Bilboren kontra jokatu beharreko partidua atzeratu eta gero, asteburu honetan izango dira aurrez aurre Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak eta bilbotarrak Mojategin.  Norgehiagoka zapatuan jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan denboraldiko aurreneko garaipena izango da jokoan. Izan ere, azken bi sailkatuak Leer más…

Atsedenaldi jardunaldia asteburu honetakoa ART-ko talde gehienentzat

2022/10/20 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atseden izango dute, eta salbuespen bakarrak Bastida Akademiak babesten duen Errugbi Eskolarena izango da.  Gauzak horrela, larunbatean 14 urtez azpiko neska-mutikoek Gasteizen izango den topaketan hartuko dute parte.  Gamarra, goizeko 11:00etatik aurrera, nor baino nor arituko Leer más…

Bastida Akademia izango da Errugbi Eskolako babesle datozen hiru urteetan

2022/10/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Bastida Akademiak eta Arrasate Errugbi Taldeak elkarkidetza akordioa sinatu berri dute eta, honen baitan, irakaskuntza zentro arrasatearra Errugbi Eskolako babesle izango da datozen hiru urteetan.  2022-2023 denboraldirako 150 jokalaritik gora izan go ditu ART-k 10 taldetan banatuta, horietatik asko Errugbi Eskolan, Leer más…

Errugbi Eskolako 12 urtez azpikoak Eibarren izan dira

2022/10/17 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Arrasate Errugbi Taldeko Errugbi Eskolako 12 urtez azpikoak Eibarren izan dira asteburu honetan, eta bertan izandako topaketan hartu dute parte Eibar, Gaztedi eta Bera Berarekin batera.  Ohi bezala, kiroltasuna izan zen nagusi topaketan, eta bildutakoek primeran pasa zuten, errugbiarekin gozatuz.

Inklusiboko saio berri bat Mojategin

2022/10/16 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramón Barrutia Astero legez, asteburu honetan ere Arrasate Errugbi Taldeko inklusiboko neska-mutikoek entrenamendu saioa burutu dute Mojategin.  Bertan elkartutakoek, lehen taldeko entrenatzaile eta klubeko kirol zuzendari Julen Barrutiaren gidaritzapean, primeran pasatu dute berdegunean burututako joko eta ariketekin.  Hona hemen horren inguruko argazki-galeria: