2022/10/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina

Bastida Akademiak eta Arrasate Errugbi Taldeak elkarkidetza akordioa sinatu berri dute eta, honen baitan, irakaskuntza zentro arrasatearra Errugbi Eskolako babesle izango da datozen hiru urteetan.  2022-2023 denboraldirako 150 jokalaritik gora izan go ditu ART-k 10 taldetan banatuta, horietatik asko Errugbi Eskolan, “klubeko etorkizuna bermatzen dutenak”,  azpimarratzen dute.

50 urte baino gehiago daramatza lanean Arrasaten Bastida Akademiak, “uneoroko heziketa eskaerei aurre eginez eta irakaskuntzan eta prestakuntzan konpromisoa hartuz”.  Hitzarmen honekin “beste urrats bat ematen du bere erantzukizun sozialean, Debagoieneko neska-mutikoen kirol eta giza prestakuntza indartuz”, gogorarazten dute klub zuri-moretik.

Categorías: Sin categoría

0 comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *