AGT Arrasate/Eibarreko neskek denboraldiko lehenengo garaipena ekarri dute Iruñeatik

2023/10/8 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Arrasate Errugbi Taldeko neskek ikasturteko aurreneko garaipena poltsikoratu dute asteburu honetan, domekan, Iruñean, 10-39 nagusitu eta gero.  Konbinatu gipuzkoarrak amore eman behar izan zuen orain dela astebete, Mojategin, Gaztediren kontra jokatutako estreinaldiko partiduan.   Domeka honetan, baina, gauzak nahi bezala irten, eta AGT Arrasate/Eibar Leer más…

Kanpanzar Arrasate esku hutsik etorri da Getxotik

2023/10/8 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Bigarren jardunaldian ere ezin izan dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Getxori egin dio bisita domeka honetan eta, eguerdi partean Faduran jokatutako partiduan bisitariek markagailuan aurrea hartu badute ere, azkenean bizkaitarrak nagusitu dira 26-13ko emaitzarekin. Leer más…

Getxon eta Iruñean lehiatuko dira ART-ko talde nagusiak asteburu honetan

2023/10/5 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan astean, txapelketa nagusien estreinaldiko jardunaldian jasotako porroten ostean, Arrasate Errugbi Taldeko ekipo nagusiek ikasturteko aurreneko garaipena bilatuko dute asteburu honetan.  Mutilek zein neskek etxetik kanpo jokatuko dute, eta biek ala biek domekan izango dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan, hain justu ere. Elorrioren kontra Leer más…

Gaztedi irabazle justua, baina ART-ek askoz gehiago jokatu dezake (0-36)

2023/10/1 | JOKIN BEREZIARTUA – www.goiena.eus Ligako lehen partidua jokatu dute Arrasate Rugby Taldeko neskek Gasteizko Gaztediren aurka, bero itogarria protagonista izan den neurketan. Gasteiztarrek merezimendu osoz irabazi dute (0-36) baina arrasatearrek askoz gehiago jokatu dezakete: “Gaur ez dugu entrenamenduetan ikusten duguna ikusi; sekulako lana egiten ari dira, helduko dira Leer más…

2023-2024 denboraldiko taldeen aurkezpena egin du ARTk

2023/9/29 | JULEN MURUA www.goiena.eus / Argazkiak: ART Arrasateko Errugbi Taldea herritarrengana gerturatzeko asmoarekin egin dute datorren denboraldiko taldeen aurkezpena Portaloian. Iaztik hona talde kopuruak ez du inongo aldaketarik izan, beraz, aurten ere hamar taldez osatuta egongo da kluba. Hurrengoak dira ARTk 2023-2024 denboraldian izango dituen taldeak: Senior neskak: Euskal Leer más…

ART-ko 16 eta 18 urtez azpikoek Elorriorekin partekatuko dute taldea aurtengo denboraldian

2023/09/19 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Gernika R.T. Jakinekoa denez, honezkero Arrasate Errugbi Taldeko ekipo guztiak martxan daude, aste batzuk barru abiaraziko den 2023-2024 denboraldia prestatze aldera.  Hauen artean 16 eta 18 urtez azpiko taldeak daude, ikasturte honetan Elorriorekin ekipoa partekatuko dutenak eta, zapatuan, aurre-denboraldiko aurreneko partiduak jokatu zituztenak. Biek Leer más…