2023/9/29 | JULEN MURUA www.goiena.eus / Argazkiak: ART
Arrasateko Errugbi Taldea herritarrengana gerturatzeko asmoarekin egin dute datorren denboraldiko taldeen aurkezpena Portaloian. Iaztik hona talde kopuruak ez du inongo aldaketarik izan, beraz, aurten ere hamar taldez osatuta egongo da kluba.
Hurrengoak dira ARTk 2023-2024 denboraldian izango dituen taldeak:
Senior neskak: Euskal Ligan jokatuko dute eta asteburu honetan hasten dute liga txapelketa.
Senior mutilak: Euskal Ligan arituko dira, eta hauek ere asteburu honetan emango diote hasiera txapelketari.
Talde inklusiboa: Ez dituzte, oraindik, neurketak jokatuko.
Pirolitikak: Mater Seriesetan parte-hartuko dute.
Beteranoak: Topaketetan jokatuko dute.
Sub 18: Euskal Ligan jokatuko dute.Sub 16: Euskal Ligan jokatuko dute.
Sub 14: Topaketetan jokatuko dute eta abenduan ekingo diote Gipuzkoako ligari.
Sub 12: Topaketetan jokatuko dute.
Sub 10: Topaketetan jokatuko dute.







































0 comentarios