Goian bego Urtzi Abanzabalegi

Atzo, urriak 23, Urtzi Abanzabalegiren heriotzaren berri izan genuen.  Errugbiaren munduan aski ezaguna zen Urtzi eta, gaur egun, Eibar Errugbi Taldeko kidea zen.  Arrasate Errugbi Taldetik bere senitarte eta lagunen saminarekin bat egiten dugu.  Lurrak goxo har zaitzala Urtzi!!!

Kanpazar ART-k garaipena eskuratu du, 22-19 eginda

2023/10/22 | GOIENA.EUS Amaia Ramirez de Okariz BRT Menditarrak talde nafarraren aurka izan dute arrasatearrek partidua gaur arratsaldean, Mojategin, eta, azaldu dutenez, “oso-oso gogorra” izan da. Manex Olabarria Kanpazar ART-ko jokalariaren arabera, “sufritzen” egon dira azken minutura arte, baina emaitza, azkenean, euren aldekoa izan da. “Ez dakigu nola atera dugun Leer más…