Arrasate Errugbi Taldea Kontxan izango da asteburu honetan
16 eta 18 urtez azpikoek ere salto egingo dute berdegunera. Gainontzeko taldeek ez dute hitzordurik izango.
16 eta 18 urtez azpikoek ere salto egingo dute berdegunera. Gainontzeko taldeek ez dute hitzordurik izango.
Arrasate Errugbi Taldeak antolatuta,hitzordua Mojategin izango a 16:00etatik aurrera. Izen-emate orria maiatzaren 19a baino lehen bete beharko da, eta parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.
Arrasate Rugby Taldeko zuzendaritza taldeak galdetegi bat bidali die bazkideei, lehenik, eta herritarrei, ondoren, etorkizunaz eta elkarteak hartu beharreko norabideaz hausnartzeko. “Gizartearekiko daukagun harremanari buruzko hausnarketa da”, dio Ramon Barrutia presidenteak.
Konbinatu gipuzkoarrak 32-20 galdu du Saren, Sarako Izarrak taldearen kontra jokatutako neurketan.
Sailkapen faseko azken-aurreko jardunaldian Julen Barrutiaren mutilek 35-19 hartu dute mendean Eibar Mojategin. Azken jardunaldian Baztanen berdinketa beharrezkoa dute lau onenen artean sailkatzeko.
Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean, Mojategin. Neskek etxetik kanpo jokatuko dute igandean, 12:00etan, Sarako Izarrak taldearen zelaian.
Aurreikusita baino gehiago sufrituta izan bada ere, Kanpanzar Arrasate nagusitu egin da Landaren, 22-24 emaitzaz Hernani mendean hartuta. Barrutiaren mutilek datorren asteburuan ligako azken partidua jokatuko dute, Eibarren kontra Mojategin.
Julen Barrutiaren mutilek Landaren jokatuko dute igande goizean, 11:00etan hasita. Neskek Errioxaren kontra jokatu beharra zeukaten partidua bertan behera geratu da, Logroñokoek ez direla aurkeztuko iragarri baitute. Honenbestez, arautegia aplikatuz, AGT Arrasate/Eibarrek 21-0 irabaziko du norgehiagoka.
Elorrioren kontra Mojategin jokatutako partidua 25-70eko emaitzarekin amaitu da. Lehenengo zatia orekatua izan da baina, atsedenaldi ostean, etxekoen gainbehera iritsi da.
Norgehiagoka igande eguerdian jokatuko da, 13:00etan, Mojategin. Mutilen Euskal Ligako 1. mailan ez da partidurik izango.