2025/5/7 | ISEI BARBERO | Argazkiak: artxiboa
Asteburu hau gorriz markatuta dute klub askok, urtero legez, Kontxako Torneoa jokatuko baita Donostian. Igandean, goizeko 9:30eatik aurrera, Euskal Herri osotik etorritako talde askok bat egingo dute Kontxako hondartzan, baita Errioxa moduko autonomi erkidegoetakoak ere. Arrasate Errugbi Taldearen kasuan, Errugbi Eskolako neska-mutikoak izango dira bertan eta, hauekin batera, 14 urtez azpiko eta Inklusiboko taldea.
Honako hau, baina, ez da izango klub zuri-moreak asteburu honetan izango dute hitzordu bakarra, 16 eta 18 urtez azpikoek ere egingo baitute salto berdegunera. Lehenengo Mutrikun jokatuko dute, San Miguel zelaian, goizeko 10:30eatik aurrera Gipuzkoa Sortzen taldearen kontra. Ordu erdi beranduago, 11:00etan, 18 urtez azpikoen txanda izango da. Honako hauek Logroñon izango dute hitzordua, Pradoviejon Errioxaren kontra neurtuko baitituzte indarrak.

Errugbi txapelketa herrikoia
Senior mailako taldeek honezkero denboraldia amaitu dute eta, testuinguru honetan eta Garagardo Azokako egitarauaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeak I. Errugbi Txapelketa Herrikoia antolatu du. Hitzordua ekainaren 7an izango da, 16:00etan hasita, Mojategiko errugbi zelaian. Klubetik aurreratu dutenez txapelketa “kontakturik gabekoa” izango da, “parte hartzaile guztiek errugbiaz gozatu dezaten“. Parte hartzeko baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea izango da, eta izen emate orria maiatzaren 19a baino lehen bete beharko da, ondorengo estekan. Honetaz gain, taldekide bakoitzak 5 euroko ordainketa egin beharko du Bizum bitartez 606307421 teléfono zenbakian eta, horren truke, errugbi txapelketako kamiseta bana jasoko da.