Uni Bilbori egingo dio bisita Kanpanzar Arrasatek

2022/12/6 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Iragan asteburuan etxean kategoriako lider Elorrioren kontra galdu eta gero, larunbat honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek aukera berri bat izango dute denboraldiko aurreneko garaipena eskuratzeko.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldea Bizkaia aldera joango da eta, 14:00eatik aurrera, Uni Bilbori egingo dio aurre El Leer más…

Elorrio liderrak bisitatuko du Mojategi zapatu honetan

2022/12/1 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Astebeteko etenaldiaren ostean Euskal Ligako 1. Maila martxan jarriko da berriro ere eta, zortzigarren jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek kategoriako lider Elorrio hartuko dute Mojategin.  Norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:30ean hasita, eta bertan Julen Barrutiaren mutilek denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko dute. Leer más…

Asteburuko hitzordu bakarrak domekan izango dira

2022/11/23 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atsedenaldia izango dute, inklusibo eta Errugbi Eskolako salbuespenekin.  Ohi bezala, batzuek zein besteek domeka goizean egingo dute salto berdegunera eta, 10:30eatik aurrera, asteroko entrenamendu saioa burutuko dute Mojategin.

Getxok bisitatuko du Mojategi zapatuan

2022/11/09 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako seigarren jardunaldia jokatuko da eta, honen baitan, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Getxo B hartuko dute Mojategin.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko du getxoztarren kontra zapatu arratsaldean, 16:30eatik aurrera. Ez da denboraldi gozoa izaten Leer más…

Atsedenaldi jardunaldia asteburu honetakoa ART-ko talde gehienentzat

2022/10/20 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atseden izango dute, eta salbuespen bakarrak Bastida Akademiak babesten duen Errugbi Eskolarena izango da.  Gauzak horrela, larunbatean 14 urtez azpiko neska-mutikoek Gasteizen izango den topaketan hartuko dute parte.  Gamarra, goizeko 11:00etatik aurrera, nor baino nor arituko Leer más…

Errugbi Eskolako 12 urtez azpikoak Eibarren izan dira

2022/10/17 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ricardo Santa Cristina Arrasate Errugbi Taldeko Errugbi Eskolako 12 urtez azpikoak Eibarren izan dira asteburu honetan, eta bertan izandako topaketan hartu dute parte Eibar, Gaztedi eta Bera Berarekin batera.  Ohi bezala, kiroltasuna izan zen nagusi topaketan, eta bildutakoek primeran pasa zuten, errugbiarekin gozatuz.