ART-ko Pirolitikak Bilbon izango dira asteburu honetan

2023/3/22 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu hau gorriz markatuta du Arrasate Errugbi Taldeko amen taldeak, Pirolitikak, zapatuan II. Maters Series txapelketa jokatuko baita Bilbon.  Goizeko 10:30ean hasita, hitzordua El Fango errugbi zelaian izango da eta, bertan, estatu osotik etorritako 16 taldek hartuko dute parte.  Antolatzaileek aurreratu dutenez 300 Leer más…

Donostian izango du denboraldiko azkenaurreko geraleku AGT Arrasate/Eibarrek

2023/3/1 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Pare bat asteko etenaldiaren ostean, azken partidua otsaila erdialdean jokatu zuten, asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko neskek liga txapelketari berrekingo diote.  Denboraldiko azken hirugarren jardunaldiaren baitan, Erik Cuevas eta Asier Delgadok zuzendutako taldeak Bera Berari egingo dio bisita eta, bertan, azken jardunaldietako bolada Leer más…

Lidergoa egongo da jokoan Mojategin

2022/2/23 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Hitzordu garrantzitsua izango da Mojategin asteburu honetan, multzoko liderra eta bigarren sailkatua aurrez aurre izango baitira zelai arrasatearrean.  Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek BRT Menditarrak talde nafarraren kontra neurtuko dituzte indarrak zapatuan, 16:30etan hasita.  Bisitariek bost puntuko abantaila dute sarrailagileekiko, hortaz, Barrutiaren mutilek irabaziz Leer más…

Etxeko azken partidua jokatuko dute AGT Arrasate/Eibarreko neskek

2023/2/3 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Liga txapelketa amaitzeko oraindik bost jardunaldi geratzen badira ere, Arrasate Errugbi Taldeko neskek aurtengo denboraldiko etxeko azken partidua jokatuko dute asteburu honetan.  Asier Delgadok eta Eric Cuevasek zuzentzen duen taldeak Gaztedi hartuko du Mojategin igandean, 12:30eatik aurrera, eta bertan ikasturteko aurreneko garaipena bilatuko Leer más…

Hitzordu bikoitza asteburu honetarako Mojategin

2023/1/13 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeak hitzordu bikoitza izango du Mojategin, gizonezko zein emakumezkoen taldeek etxean jokatuko baitute.  Julen Barrutiaren mutilek Atletiko San Sebastiani egingo diote aurre zapatuan, 16:30ean hasita.  AGT Arrasate/Eibarreko neskek, berriz, La Unicaren kontra neurtuko dituzte indarrak igandean, 12:00etatik aurrera. Jaitsiera Leer más…

Baztanen ekingo dio bigarren faseari Kanpanzar Arrasatek

2023/1/5 | ISEI BARBERO / Argazkiak: artxiboa Asteburu honetan Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasea jarriko da martxan eta, estreinaldiko jardunaldian, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak Nafarroa aldera joango dira.  Julen Barrutiak zuzentzen duen taldeak Baztanen jokatuko du aurreneko partidua, igandean, hilak 8, eguerdiko 12:00etan hasita. Bi partidu irabazita eta denboraldiko Leer más…

ART-ko urte amaierako jaiak 100 lagunetik gora bildu ditu

ISEI BARBERO | Argazkiak: Ramon Barrutia Arrasate Errugbi Taldeko urte amaierako festa arrakastatsua izan da oso aurten, asteazkenean, Mojategin, 100 lagunetik gora bildu baitzituen; 140, hain justu ere. Julen Barrutiaren gidaritzapean, Mojategin bildutakoek primeran pasa zuten kirol zuzendari zuri-moreak prestatutako ariketa eta jokoekin eta, ondoren, bapo bete zuten sabela hirugarren Leer más…

Hitzordu bikoitza zapatu honetarako Mojategin

2022/12/14 | ISEI BARBERO / Argazkiak:  Artxiboa Asteburu honetan galtzak bete lan izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak, klubeko ekipo guztiek salto egingo baitute berdegunera.  Ohi bezala, zapatuan izango dira hitzordurik gehienak, tartean senior mailako gizonezko zein emakumezkoenak, biek jokatuko dute Mojategin. Euskal Ligako sailkapen faseko azken jardunaldiaren baitan, Arrasate Errugbi Leer más…