Garaipenarekin hasi du denboraldia Kanpanzar Arrasatek
Julen Barrutiaren mutilek 27-12 garaitu zuten Gipuzkoa Sortzen, zapatuan, Mojategin. Dolararen bi entsegu, Ezpeletaren beste batekin batera eta Portalok zutoinen artera bidalitako baloiek, ikasturteko lehenengo garaipena eman zioten talde zuri-moreari.









