Arrasate Rugby Taldea
  • KLUBA
    • GURE HISTORIA
    • BABESLEAK
    • danon ARTien
  • TALDEAK
    • EGUTEGIAK
    • KLASIFIKAZIOAK
  • EGIN BAZKIDE
  • ALBISTEAK
  • KONTAKTUA

aurrerabegira

Logroñotik garaipen erosoa eskuratuta bueltatu da AGT Arrasate/Eibar

Zabala eta Delgadoren neskak 12-91 nagusitu ziren, zapatuan, Pradoviejon Errioxaren kontra jokatutako partiduan.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Aurkari zuzenari egingo dio bisita AGT Arrasate/Eibarrek

Delgado eta Zabalaren neskek azkenaurreko sailkatu Errioxaren kontra neurtuko ditu indarrak, domekan, goizeko 11:00etan. Senior mailako mutilek atsedenaldia izango dute eta, beteranoek, Hernaniko Azeri Zaharrak izango dute bisitari Mojategin zapatuan (18:00).

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Garaipen erosoa aurkari zuzenaren kontra lortu du Kanpanzar Arrasatek

Julen Barrutiaren mutilak 26-7 nagusitu dira Bera Beraren kontra, Mojategin. Neskek porrota jaso dute etxean Elorrioren kontra.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Hitzordu bikoitza zapatu honetarako Mojategin

Eguerdiko 13:00etan neskek Elorrio/Urgozzo hartuko dute eta, 16:30ean, mutilek Bera Berari egingo diote aurre.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Aise nagusitu da Gaztediren kontrako lehian AGT Arrasate/Eibar

Konbinatu gipuzkoarrak garaipena eskuratu du Gasteizen 20-54ko emaitzarekin.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Kanpanzar Arrasatek ezin izan dio garaipena Ane Agirreri eskaini

Sarrailagileek 25-26 galdu dute Baztanen kontra, atsedenaldira markagailuan atzetik joan eta gero. Partiduaren atarian azaroan zendutako presidente ohia omendu dute.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

ART-k Ane Agirre omenduko du Kanpanzar Arrasate eta Baztanen arteko neurketaren atarian

Klubeko presidente ohia azaroan zendu zen, eta senitartekoak izango dira Mojategin zapatu arratsaldean.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Ez du nahi bezala hasi urtea AGT Arrasate/Eibarrek

Konbinatu gipuzkoarrak, gaurkoan jokalari gutxiagorekin, 5-44 galdu du Uni Bilboren kontra Mojategin.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

AGT Arrasate/Eibarreko neskek bigarren faseari ekingo diote asteburu honetan

Estreinaldiko partidua Mojategin jokatuko dute zapatuan, Uni Bilbonren kontra, eguerdiko 12:00etan hasita.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Porrotarekin hasi du urtea Kanpanzar Arrasatek

Julen Barrutiaren mutilek Donostian jokatu zuten zapatuan, bere garaian Atletiko San Sebastianen kontra atzeratutako partidua, eta azken emaitza 30-22 izan zen etxekoen alde.

Por aurrerabegira, hace 2 años2 años

Navegación de entradas

Anteriores 1 … 13 14 15 … 46 Siguientes
ARRASATE RUGBY TALDEA 2022 | 50.URTEURRENA