2023/12/29 | ISEI BARBERO / Argazkiak: B. Aranbarri
2023ko amaiera ate-joka da jada eta, honen baitan eta urteroko ohiturari eutsiz, Arrasate Errugbi Taldeak urte amaierako entrenamendua egin du. Hitzordua ostegun goizean izan zen, Mojategin, eta bertan klub zuri-moreko kategoria ezberdinetako kideak batu ziren, “giro ezin hobean”, errugbia praktikatzen amaitzear dagoen urteari agur esateko.
“Gaurkoa zoragarria izan da. Familia handi bat osatzen dugu, sarea ereinda dago. Orain maitasunetik zaintzea da tokatzen zaiguna. Hazi tokitik hasita eta inklusibora arte, ARTk dituen talde guztietako jokalariak izanda, denok berdinak garela erakutziz. Harro gaude sortu dugunaz”, adierazi dute ART-ko Zuzendaritzatik.

0 comentarios